26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

engaiamendu politikoa. Zedarritze ariketa horien araberakoa izan da

kontzeptuari egotzitako hedadura handiagoa edo murritzagoa ere. Orain

nabarmendu nahi dugu, aipatu irizpideekin batera eskuarki kulturgileari

erantsitako bikaintasuna ere erabili dela kontzeptuaren adiera murrizteko.

Horiek horrela, kontzeptuaren adierarik zabalenak ia erabat baztertuta

geratu dira azken urteotako kontzeptualizazio teorikoetan. Lehenago

posible baldin bazen eskulanetik at zeuden zeregin “intelektualen” egileak

intelektualen kategoria barruan onartzea, gaur egun jarduera horien

hedapenak irizpide zehatzagoen premia utzi du agerian.

Identifikatzeak ezinbestean eskatzen du zedarritzea eta hautatzea,

barnean hartzea eta kanpoan uztea, baita hausnarketa gaiari ezaugarri

batzuk egoztea ere, modu horretan beste gai batzuetatik bereizi ahal izango

delako auzia. Hari beretik, identifikazioak edo definizioak barnean hartzen

ditu hainbat urrats: sailkapenak eta hierarkiak ezartzea, mapa kontzeptualak

eta kategoria katalogoak eraikitzea, hots, gizarte errealitate konplexuaren

interpretazio lanerako tresnak prestatzea. Gizarte zientzien zailtasunetako

bat, hain zuzen ere, aztergaiak zedarritzean agertutako desadostasunetan

adierazten da. Izan ere, aztergaien lehen mugaketa horrek ondorengo lan

eta gogoeta guztiak baldintzatzen ditu, haren ondorioz emaitza desberdinak

sortu eta errealitate sozialaren irudikapen kontraesankorrak eskaintzen

baitira.

Intelektualei buruzko diskurtso sozialetan bezala, kulturgileei

buruzko azterketeta teorikoetan ere,—bi mailak askotan nahasita agertzen

dira— nabarmenak dira hautaketa irizpideak hartzean dauden

desakordioak. Bat ez etortze horren ondorioa ertz lausoak dauzkan

intelektualeriaren irudikapena izaten da hipotesirik onenean; eta txarrenean,

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!