26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

onartu zitzaien oraingoan autonomiarako eskubidea. 278 Baina,

deszentralizazioaren aldeko definizioa gorabehera, Konstituzioak ez zuen

biderik eskaintzen ohiko aldarrikapen nazionalistak erdiesteko: bada,

soberania espainiar nazioaren barnean datzala eta nazio horren batasuna

eztabaidaezina dela jasotzen da haren testuan. Ez hori bakarrik; euskal

nazionalismoari dagokionez, Espainiako Konstituzioak Nafarroa bereizi

zuen erkidego gisa, Hegoaldeko gainerako hiru lurraldeekin batzeko aukera

aurreikusten bazuen ere.

Horiek horrela, indar nazionalisten —nazionalismo

kontserbadorearen nahiz ezkerrekoaren— jarrera kontrakoa izanik, euskal

gizartearen gehiengoak uko egin zion konstituzio berriari. Ez, haatik, haren

ondorioa izan zen Autonomia Estatutuari. Bada, Estatutua eta Foru

Hobekuntza izan ziren frankismo osteko sistema politikoaren legitimazio

partzialaren bideak Hego Euskal Herrian. 279 Estatutuaren abiaburua da

Euskal Herria — Euskadi modura definituta—, nazionalitate den neurrian,

autogobernuaz hornitzen dela, eta Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen

dela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrialdeekin, baita Nafarroarekin ere,

beronek, konstituzioak ezarritako aukera baliatuz gero, halaxe erabakiko

278 Letamendiaren aburuz, bi helburu zituen planteamendu horrek. Batetik, estatua bere

aspaldiko zentralizazioa biguntzera eta eskumenak banatzera behartuta zegoen.

Bestetik, autonomia erreibindikazio nazionalistatik urrundu gura zuen, bereziki

nazionalismo katalana eta euskalduna desaktibatzea bilatzen baitzen (Letamendia,

1994b: 135 eta hur.).

279 Gurrutxagaren hitzetan: Lo que se produce es el retraso en el proceso de legitimidad

democrática que sanciona la Constitución. En el País Vasco hay que esperar al

referéndum del Estatuto de Autonomía para que este proceso se consolide, con lo que la

legitimación se consigue no por la vía prevista, pero sí por la paralela de la

consolidación autonómica y, sobre todo, por el irrefrenable proceso de

institucionalización y racionalización política (Gurrutxaga, 1996: 138). Legitimazio

partzial hori Erkidego Autonomoaren kudeaketa bere gain hartu zuen nazionalismo

kontserbadorearen eskutik etorri zen: Lo específico de la objetividad democrática vasca

viene dada por su paradoja fundacional: son los sectores sociales y políticos que

rechazan la Constitución quienes dirigen el proceso de construcción democrática, es

decir, aquellos que cuestionan la forma política que adopta la legalidad democrática

son encargados de gestionar esta legalidad (Gurrutxaga, 1996: 137).

546

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!