26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3. Intelektualei buruzko azterketak. Intelektualaren

irudikapenak kontzeptualizazio teorikoetan

Intelektualei buruzko azterketa soziologikoa oso berandukoa da.

Azterketa soziologikoa ez da sortu gizarte zientziek legitimitate zientifikoa

irabazi dutenera arte, hain zuzen ere, kulturgileek beren praktikaren

objektibazioa egiteko entitate sozial eta akademiko nahikoa lortu duten

abagunera arte. Oro har, kulturaren esparruak behar besteko heldutasuna

eta autonomia erdietsi zuen garaitik aurrera hasi ziren kulturgileak euren

funtzioei buruzko azterketa zientifikoak egiten eta, ondorioz, etengabeko

autoidentifikatze ariketetan murgiltzen. Hausnarketok filosofia eta gizarte

zientzietatik abiatu dira gehienetan, baina ez hortik soilik; literaturgintzan,

artean eta aktibismo politiko-intelektualaren esparruetan ere lan franko egin

dira kulturgileen eginkizunen inguruan. Maiz, egileek baliotasun

unibertsala egozten badiete ere, aipatu gogoetak ezin izaten dira ulertu

kulturgile horiek bizi izan duten testuinguruaren gorabeherak aintzat hartu

barik.

Kulturgintzan zein politikagintzan sortzaile sinbolikoek izan duten

partaidetza nabarmena kontuan hartuta, XX. mendeari intelektualen

mendea deitu zaio (Lamo de Espinosa, 1996). “Intelektualen gizaldi”

izendapenaren egokitasuna areagotuta agertzen da, bestalde, kulturgileen

gizarte protagonismoak eraginda, haien nolakotasunaren gogoeta teorikoari

ekin zaiolako etengabe denbora horretan. Abiapuntu gisa hartu diren

tradizio teoriko, akademiko eta politikoak aintzat hartuz gero,

erreflexibitate lan izugarri horren emaitzetan aniztasuna eta adostasun eza

nabarmentzen dira kulturgilearen eginkizunaren eta izaeraren zehaztapenei

40

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!