26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

60/70eko urteetan jarduera kultural espezializatuak eta kulturgile

espezializatuak. Horrela, irakaskuntzari lotutako rol kultural berrien

iturburu izan ziren euskarazko eskolak —irakasleak, pedagogian adituak—

eta euskarazko kultura merkatuaren sustatzaileak —argitaletxeak,

liburugintza, literaturgintza—.

Belaunaldi berriak euskararen berreskurapenari emandako

lehentasunaren ondorio izan zen 60ko hamarraldian martxan jarritako

euskalduntze eta alfabetatze prozesuen abiada ere. P. Iztuetak era askotako

alfabetatze motak bereizten ditu garai horretan, hala nola, zenbait ordena

erlijiosoek bideratutakoa —frantziskotarrek eta beneditarrek, hain zuzen

ere—, Kili-Kili mugimenduaren hezkuntza sistemaz kanpoko haur

alfabetatzea eta, azkenik, Euskaltzaindiak sustatutakoa (Iztueta, 1993c: 74).

Komentu jatorria zeukaten arren, ordena erlijiosoek ahalbideturiko

alfabetatze saioek —bai komentuko ikaslegoa helburu zeukatenek,

frantziskotarren kasuan bezala, bai gizarte hedapen zabalagoa bilatzen

zutenek, beneditarren alfabetatze lanari zegokienez— eragin handia izan

zuten euskal kultura esparruaren eraketan, euskal kulturgile kualifikatu

berriak ordena horien sozializazio jardunaren emaitza izan baitziren, hein

handi batean. Bestalde, Kili-Kili mugimenduaren esperientziak euskaraz

eskolatzen ez ziren 7-15 urte bitarteko haur eta gazte euskaldunekin jardun

zuen lanean. Mugimendu hori Euskal Herri osora zabaldu zen eta, 1967-

1977 epealdian, 40.000 haur eta gaztek baino gehiagok parte hartu zuten

alfabetatze ez-formal horretan. 262 Azkenik, Euskaltzaindiaren alfabetatze

instituzionalak —horrela deitua alfabetatzearen aldeko kanpaina erakunde

horren babes ofizialaren mendean hasi zelako 1966an— jauzi kualitatiboa

262 Kopuru hori aski handia da, baldin eta kontuan hartzen bada ikastoletan eskolaturiko

ikasleria, 1976-1977 ikasturtean, oso antzekoa zela: 41.065 ikaslez osatua, alegia. Ikus

Iztueta, 1993c: 76.

522

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!