26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

politikoek eta sozioekonomikoek astinduak eragin dituztela euskalgintzan

nagusi izan diren interpretazio markoetan. Aldaketa uneetan, intelektualen

sorkuntza lana areagotu egin da eta iraultza sinboliko garrantzitsuak

gauzatu dira hizkuntzari dagokion arloan ere.

Frantses Iraultzaren ondorengo Ipar Euskal Herrian eta Foruen

abolizioaren osteko Hegoalde gero eta industrializatuagoan sortu zen Eusko

Pizkunde deritzan mugimendua. Sasoi bereko beste mugimendu

etnolinguistiko askok bezala, jatortasuna eta modernotasuna —authenticity

and modernity, Fishmanen hitzetan— bildu nahi izan zituen. Izan ere,

Europako estaturik gabeko nazio taldeen pizkunde kulturalak estatu

garaileek ezarritako bazterketa kulturala gainditzen saiatu ziren. Hartako,

Mendebaldeko kultura nagusian ustez kontrajarrita zeuden bi printzipio —

Tradizioa eta Modernitatea— bateragarri zirela erakutsi nahi izan zuten.

Ildo horretan kokatzen da Eusko Pizkundea ere. Modernitatea berriro

interpretatzeko lanak borroka kognitibo batean murgildu zituen

Pizkundearen inguruan elkartutako intelektualak. Ezagutzazko baliabide

legitimoak erabiliz, euskal protokulturgileek euskara eta euskal kultura

erreformatzen eta egokitzen jardun zuten Modernitate garaileak ekarritako

menderatze sinbolikoari aurre egiteko asmoz. Hartara, Pizkundearen

garaian hasitako euskararen kodifikazio- eta arautze-lanak, baita kultura

tradizioaren berreskuratze- eta egokitze-zereginak ere,

Tradizio/Modernitate binomioaren interpretazio berri horren testuinguruan

irakurri behar dira.

Jakina denez, mugimendu kulturalarekin batera garatu zen

hastapenetako euskal nazionalismoak bazterrean utzi zituen nazio

eraikuntzan hizkuntzari garrantzia ematen zioten planteamendu

kulturalistak. Halaz ere, Pizkunde garaiko kulturgileek zirriborratuta utzi

681

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!