26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

atzuen adierazpen modura interpretatzen dituzte egintza indibidualak

nahiz kolektiboak. Beste era batera adierazita, interpretazioek eta

identitateek elkar elikatzen dute; mugimenduek gizartean gertu dauden

material kulturalak baliatzen dituzte batzuk eta besteak lantzeko.

Mugimendu baten parte-hartzaileei eta jarraitzaileei nortasun

esleipenak egiten zaizkien modu berean leporatzen zaie zenbait ezaugarri

mugimenduen aurkariei ere. Mugimenduetako eragileek askotariko

markoak sortzen dituzte arerioen nortasun esparruak ezartzeko. Ildo

horretatik, protagonisten nortasunekin eta haiek defendatzen dituzten

printzipioekin bat ez datozen gizaki, talde, balio eta praktiken

identifikazioa egitea izan ohi da maiz erabilitako jardunbidea. Arestian

esan bezala, erreferentzi markoen sorkuntzak gizarte arazoen erantzukizuna

eta erruduntasuna zehazteko ahaleginak hartzen ditu tartean. Halatan,

auzien erantzulea finkatzean mugimendu bateko eragileek euren buruaren

ezaugarriak eta arerioarenak aldarrikatzen dituzte aurkaritza harreman

horretan. Mugimenduek aurkarien nortasunen inguruan egiten dituzten

gizarte eraikuntzak garrantzitsuak dira; eraikuntza horiek arerioen

ahulguneen eta indarren neurketara zuzentzen dute mugimenduetako

eragileen azterketa. Hartara, jarduera horiek mugimenduaren estrategia

eratzen laguntzen dute.

Mugimenduaren jarraitzaileen eta arerioen identitateekin batera,

behatzaile inpartzialtzat edo axolagabetzat jotzen diren gizarte taldeen

nortasun esparruak osatzen dira. Multzo zabal horretan, unean uneko eta

tokian tokiko ezaugarri sozialen arabera, era askotako gizarte eragileak

egon daitezke kokatuta. Mugimenduaren kideko diren erakundeak,

hedabideak, elite politikoak, bazterreko jarraitzaileak edo zehaztugabeko

“kaleko jendea” izan ahal dira horietako batzuk. Desberdintasunak

371

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!