26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ahalbidetzen duen tresna analitikoa dugu. Erreminta kontzeptual horrek

intelektualen ikerketan ohikoak diren ikuspuntu positibistak baztertzeko

aukera ematen du. Halarik ere, esparrua tresna kontzeptual huts bihurtu

daiteke eduki historikoz bete ezean. Datozen orrialdeetan, hain zuzen ere,

kulturgintza esparruaren eta kulturgileen sorrera unearen azterketari ekingo

diogu. Lehendabizi, kulturgintza esparruaren eraketaren aldez aurreko

baldintzak ikusiko dira —estatuek bultzatu duten hizkuntza eta kultura

batasuna—. Ondoren, kulturgileek apurka-apurka irabazi duten

autonomiaren ezaugarriak aztertuko dira.

4.1. Modernitatea: giza jardueraren atalen bereizketa eta

espezializazioa

Modernizazio prozesua gizartearen barne bereizketak ezaugarritzen

du. Bereizketa prozesu horren barruan kokatu behar da gizarte

modernoetan eratu den kulturgintza esparrua ere. Soziologiaren ikuspegi

funtzionalistak eskaini zuen lehendabizikoz gaur egun diziplinaren barnean

gehien zabaldu eta onartu den gizarte modernoaren sorreraren azalpen

estandarra. Haren arabera, modernizazioa bereizketa instituzionala eta

espezializazio funtzionalaren ondorioz garatu da. 33 Era horretan, gizarte

modernoak konfigurazio berezia osatzen du, bere barnean garatutako

funtzio konplexuak arian-arian bereizi egin direlako eta lan banaketa ere

poliki-poliki hazi delako. Horrela, berariazko logika eta printzipioen

arabera diharduten azpiesparruak agertu dira esparru sozialean

Mendebaldeko gizartean, ordena tradizionaletik mundu modernorako

iraganbidean eraketa sozialaren guneak esparru geroz eta autonomoago

33 Ikus adibidez, Solé, 1976: 100.

99

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!