26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

antolaketaren eta erabaki estrategikoen mende. Aitzitik, sistema politikoan

zabaltzen diren aukerek mugimenduaren ibilbidea baldintzatzen dute. Ildo

horretatik, elite politikoekin, alderdiekin edo interes taldeekin dauzkaten

koalizio/oposizio harremanak funtsezkoak izan daitezke mugimenduen

helburuak erdiesteko bidean. Ez dira garrantzi gutxiagokoak sistema

politikoaren egitura instituzionalak mugimenduen partaidetzarako eta

eraginerako eskaintzen dituen zirrikituak. Testuinguru horretan sortu da

“Aukera Politikoaren Egitura” deritzon kontzeptua, hain zuzen ere,

mugimenduarekin elkarrekintzan dagoen esparru politikoak mugimenduari

eskainitako aukerak lantzen dituen azterketa ildoa. 137

1. 3. Ikuspegi garaikideak. Gizarte Mugimendu Berrien Teoria

Le lieu central des rapports et des conflits sociaux s´est déplacé du champ du

travail vers le champ plus large de la culture (Touraine, 1982: 19).

Los conflictos se desplazan del sistema económico-industrial hacia el ámbito

cultural (Melucci, 1994a: 128).

60ko eta 70eko hamarraldietan planteamendu klasikoei Europan

emandako erantzunak amerikar eredutik aldentzen diren bideak urratu

zituen. Ikusi den bezala, Baliabideen Mobilizazioaren Teoriaren arabera

gizarte mugimenduen bizitza hiru ardatzen inguruan azaldu behar zen, hots,

egintza kolektiborako sortutako baliabideak, antolaketa ereduak eta aukera

137 Political Opportunity Structure: Eisinger, Tarrow, Kriesi eta beste autore batzuek

jorratutako tresna kontzeptual honek gizarte mugimenduak sortzen eta garatzen

direneko testuinguru politikoaren berri ematen digu. Eskuarki, Aukera Politikorako

Egitura (APE) hiru aldagairen mende dagoela uste izaten da: sistema politikoaren

egitura instituzionalaren eraketa, laguntza sistema (mugimenduaren alde joka dezaketen

eragileek osatzen duten sistema) eta gatazka sistema (mugimenduaren aurka diharduten

eragile sozialek osatzen duten sistema). Gazteleraz ikus: Kriesi, 1992; Tarrow:1997;

1999; McAdam: 1988; 1998; 1999a; Della Porta: 1999; Oberschall: 1999.

Kontzeptuaren aplikazioa euskaraz: Zubiaga, 1992.

345

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!