26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

zituen 1918-1936 epealdian egindako zazpi Batzarretan (Iztueta, 1996:

330).

Oro har, gaurko euskalgintzaren “programan” dauden gai nagusiak

Pizkunde mugimenduaren kulturgileek eta erakundeek formulatu eta

plazaraturikoak dira, hein handi batean. Ezaguna da hizkuntza estandar

bateratuaren gabeziak jadanik sortzen zuen kezka kulturgilen artean. Gai

horren karietara, Iparraldeko nahiz Hegoaldeko euskaltzaleak Hendaian

elkartu ziren 1901ean lehen aldiz eta Hondarribian, 1902an, bigarrenez,

hizkuntzaren batasunerako ortografia arautzeko helburuarekin, nahiz eta ez

zuten adostasunik lortu.

Bestalde, 1918ko Oñatiko Biltzarrean Euskal Herriaren konfigurazio

etnokulturalaz gogoeta-lan sakon eta emankorra bideratu zen. Besteak

beste, Luis de Eleizaldek hantxe urratutako bideak ondorio biziak izan ditu

harrezkeroztik euskalgintzak jarritako helmugetan. Corpus planning eta

status planning kontzeptuak, beste hitzekin adierazita ere, garbi agertzen

ziren Eleizaldek Biltzarrean aurkezturiko lanean; halaber, ezarrita zeuden

bertan helburu horietara iristeko abiaburu eragingarriak. Ildo horretatik,

Urkijok eta Eleizaldek Oñatiko Biltzarrean erabilitako arrazoibideek

gaurkotasun handia daukate. Ikuspegi linguistikotik, euskara —zioten— ez

da “primitiboegia” zibilizazio hizkuntza izatera iristeko. Euskararen arazoa

luzaroan pentsamendu zientifikoaren, literaturaren, merkatalgintzaren eta

artearen esparruetatik at egotetik dator. Horregatik —argudiatzen zuten

euskaltzaleok— behar zuen babes instituzionala eta eskola irakaskuntza;

horrexegatik zegoen, hain zuzen ere, tresna berri baten, estandarraren,

premia larrian.

474

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!