26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hartara, XIX. mende amaierako Pizkundean lehenik eta, bereziki

1960/70eko urteetan gero, euskalgintzak ezagutza corpus bat osatu eta

metatu zuen bere bilakabidean. Mugimenduaren xedeen artean

hizkuntzaren berreskurapenak eta modernizazioak jaso zuten arreta kontuan

hartuta, berebiziko garrantzia hartu zuten hizkuntzalaritza eta literaturaren

garapenak aipatu corpusean. Hain zuzen ere, 60-70eko hamarkadetako

berpizkundean urrats handiak egin ziren ildo horretan. Horrez gain, garaiko

mugimenduak bere lehentasunen artean jarri zituen euskarazko eskolen

sorrera —eta hartarako premiazkoak ziren baliabide kognitibo guztiak—

eta azpiesparru zientifiko eta unibertsitarioen eraketa. Horrela, arian-arian,

itzelezko aniztasunez hornitutako esparru kognitiboa osatu zen

mugimenduaren barnean.

Mugimenduak sorturiko baliabide kognitiboek bi motatako

ondorioak izan zituzten. Batetik, ondorio kulturalak, adiera hertsian hartuta.

Esan nahi baita, metaketa kognitiboak euskararen batasuna eta

modernizazioa ahalbidetu zituen eta azpigaraturik zegoen euskarazko

kultura esparruaren eraketari hasiera emateko oinarriak jarri zituen.

Bestetik, baina, ondorio politiko nabarmenak ekarri zituen. Izan ere,

aspalditik zetorren —eta frankismoak indartu zuen— diskurtso nagusiak

euskara euskal baserritar ezjakinen hizkuntza modura irudikatzen zuen:

euskal kultura adierazpen murritzeko errealitatea zen, nekazaritza munduko

folklorekeriari lotutakoa. Bai euskara bai euskal kultura “berez”

desagertzear zeuden fenomeno aurremodernoak ziren herri iruditerian.

Bestalde, politikoki menderatu behar zen komunitate baten identitatearen

adierazpenak izanik, erregimen frankistak ez zuen haien agerpen

publikorik, are gutxiago, sustapen ofizialik baimendu luzaroan. Horiek

horrela, euskalgintzak buruturiko kultura horniketak eta metaketa

kognitiboak ageri-agerian utzi zuten historian zehar euskal kultura eta

536

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!