26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Halarik ere, aukerak ireki zituen merkatu bera tentsio iturri ere bihurtu zen

aurrerantzean kultura esparruaren funtzionamenduan —bereziki literatura

esparruan—, merkatu horrek gero eta irizpide heteronomoagoak ekarri

baitzituen kulturgintzara. Halatan, liburu saltzaileek eta editoreek

bitartekaritza betekizun erabakigarriak eskuratu zituzten publikoaren eta

autorearen artean eta, luze gabe, euren posizioa baliatu zuten idazlea

mendean hartzeko, hura merkatuan sartzearen truke. Egilearen eta

editorearen —oro har, zabaltzailearen— arteko anbibalentzia horrek gaur

egunerarte iraun du argitaletxe eta enpresa mediatiko handien eskutik.

Garai hartakoak dira salmentak handitzeko asmoz idazleak bere lanaren

maila jaisteko nozitutako presioak —gaur egun ere ezagunak direnak—.

Esandakoak esanda, agerikoa da literatura produktua kontsumo gai bihurtu

zenean merkataritza irizpideen mende geratu zela, neurri handi batean.

Egoera horrek tirabirak sortu zituen —eta sortzen ditu, gaur egun ere— lan

intelektualean. Bada, merkatuak aske utzi zuen idazlea mezenas babesleari

zegokionez; aldi berean, baina, bere legeen mende kateatu zuen sortzailea.

Eragozpenak eragozpen, Coserren iritziz, agertoki instituzionalak

funtsezkoak dira ez soilik intelektualen eta publikoen arteko bitartekaritza

bideratzen dutelako, ezpada intelektuala beste interferentzia batzuen

eraginetik babesten dutelako. Kultura erakundeek aldendu egiten dute

kultura sortzailea gizarte esparrutik eta, hori egitean, gizarteko arau

nagusietatik landa dauden ideien sorrerarako aukerak irekitzen dituzte.

Bestela adierazita, erakundeek mugarriak eraikitzen dituzte intelektualen

eta ezjakinen munduaren artean; kultura esparruaren bereizketa

ahalbidetzen dute eta behaketaren aurkako babeslekua eskaintzen dute.

Halaz ere, Coserrek intelektualgintzarako aintzat hartutako erakunde

guztiak ez dira berez kulturakoak. Halatan, XX. mende hasierako

216

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!