26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

esteko orekak eragiten dituzte aldiro (Rieffel, 1993). Aipaturikoak beste

askoren artean aukeratutako adibide batzuk baino ez dira.

Hautaturiko bidean argia eman diezaguketen erreferente asko

dauzkagu, ikusten ari garenez. Horien artean bi dira, gure ustez,

harremanezko ikuspegian sakontzeko oparoenak izan litezkeenak. Bata

konfigurazioaren kontzeptua dugu (figuration) eta bestea esparruaren

nozioa (champ). Kontzeptu horiek antzeko osagaiak dauzkate marko

analitiko desberdinen barruan sortu diren arren. Horregatik, garrantzitsua

da intelektualen azterketari begira bien esanahiak eta inplikazioak zehaztea

eta alderatzea lehendabizi. Kontzeptu horien ahalmenen eta hutsuneen

inguruko gogoetak erakutsiko digu zein neurritan diren erabilgarriak

intelektualen azterketan eta noraino iristen den euren azalpen gaitasuna.

Hortik abiatuz garatuko dira lan honetan egingo diren formulazio berriak

eta, oro har, lanaren eraikuntza kontzeptuala bera.

3.2.1.1. Konfigurazioaren kontzeptua

Soziologian gutxi ezagutu eta aplikatu izan bada ere, Norbert Eliasek

landu zuen harremanezko metodologia azterlan honetara ekarri beharreko

abiapuntua da gure ustetan. Gizarte zientzietan hain arruntak diren

determinismoak saihesteko bestelako bideen premia aurkitzen dugu Eliasek

proposaturiko perspektiba metodologikoaren oinarrian. Besteak beste,

egiturazko determinismoa —ekonomikoa nahiz ideologikoa— eta

determinismo psikologikoa edo esentzializaturik dagoen subjektuarena utzi

81

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!