26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lehenago aipatu diren intelektualaren irudikapen karismatikoak eta

indibidualistak behingoz saihestu ondoren, intelektualak ikuspegi sozialetik

ulertzeko saioari ekiteko aukera ematen du kulturgintza esparruaren

kontzeptuak. Era berean, gizarteko atal modura kulturak daukan

berezitasuna onartzean, esparruaren kontzeptuak beste muturreko

interpretazio batzuk gainditzeko bidea zabaltzen du, hala nola

determinismo sozialak lehenesten dituzten intelektualen irudikapenak. Izan

ere, azken horiek ahaztu egiten dute sarritan kulturaren munduak daukan

izaera espezifikoa. Beraz, intelektualen izaera soziala eta aldi berean

espezifikoa aintzat hartzean, uztartu egiten ditu dimentsio biak kultura

esparruaren nozioak.

Horiek horrela, kultura esparruaren harremanezko ikuspegia

intelektualaren perspektiba positibistari kontrajartzen zaio hasiera

hasieratik. Arestian aztertutako intelektualei buruzko joera positibistak

maiz azaleratu dira errealitatean ebatzi barik dauden auziak zientziaren

arloan erabaki gura izan direnean. Intelektualari buruzko proposamen

normatibo asko izan dira horren lekuko. Planteamendu horren ondorioz,

asmo normatiboarekin sortu dira hainbat eta hainbat definizio, zein baino

zein zehatzagoa intelektualaren kategoriaren muga legitimoak

jartzerakoan. Ordea, kulturgileen harremanezko esparruaren existentzia

hartzen badugu gogoetaren abiaburu ohartzen gara definizio horiek

eztabaidagai direla esparruan bertan. Nor den intelektuala eta nor ez, nork

betetzen dituen “benetan” beharrezko ezaugarriak eta nork ez, nork

ordezkatzen duen une bakoitzean intelektualaren “esentzia” eta nork ez:

kulturaren esparruan etengabe lehian dauden edukiak islatzen dira

eztabaida horietan. Mundu sozialean gizarte errealitatearen inguruko beste

hainbat definizio lehiatzen diren bezalaxe norgehiagokan daude kulturaren

eta kulturgile legitimoen irudikapenak kulturaren mikrokosmosean ere.

94

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!