26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskalgintzaren mugimendu ekimena ekimen politiko

instituzionalaren eginbeharrekoa ordezteko ahalegin bat izan da, alegia,

botere soziopolitikorik gabeko giza talde batean kultura esparrua sortzeko

saio bat. Halaz ere, ordezkapena ez da guztiz eraginkorra izan euskarazko

kultura esparruaren osaketan. Ildo horretatik, zenbait kultura instituzioren

gabezia, bereziki euskal unibertsitaterik eza, oztopo bilakatu da euskarazko

kulturaren iraupena bermatu ahal izateko. Jakina denez, bere historian

zehar euskal hizkuntza komunitateak ez ditu eduki giza elkarte batek

birsorkuntza sinbolikorako beharrezkoak dituen tresna egokiak, ez

instituzio sozialak ezta gizarte eragile gaituak ere. Izan ere, Aro

Modernoan, politikoki eratutako elkarteak eskaini ditu gizarte

birsorkuntzarako tresna eraginkorrenak. Zalantzarik gabe, Modernitatearen

baldintzetan estatua izan da iraupen soziala ziurtatu duen erakunderik

funtsezkoena, haren bermepean hezurmamitzen baitira sozializazio

instituziorik garrantzitsuenak, besteak beste, kultura esparru modernoa

osatzen duten oinarrizko erakundeak. Horien artean dago unibertsitate

modernoa ere. Hala, politikoki egituratu ez diren mendeko kultura

taldeentzat azpiinstituzionalizazio politikoak berarekin ekarri du ez soilik

botere politiko eza, baita kultura esparrua normaltasunez osatzeko

ezintasuna eta taldearen kultura instituzio legitimoen bitartez birsortzeko

eta transmititzeko gauzaeza ere. Egoera horretan egon da euskal hizkuntza

komunitatea eta testuinguru horretan ulertu behar da euskarazko

unibertsitatea eratzeko ezgaitasuna ere.

Botere politikoaren eta errealitate kulturalaren instituzionalizazioaren

arteko lotura estu hori oso nabarmen agertzen da astindu soziopolitikoak

burutzen diren une historiko guztietan. Hala gertatu zen frankismoaren

osteko instituzionalizazio autonomikoari hasiera eman zitzaion garaian,

638

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!