26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nuestra opinión es que conviene al hombre suponer que existe algo

incognoscible, pero no debe poner límites a su búsqueda (Goethe) [Cassirerrek

aipatua, Cassirer, 1991: 14].

Erlatibismoaren iturriak aipatu ditugu dagoeneko. Baita zientziaren

esparruan nagusitzen ari diren joera sekularizatzaileak ere.

Adierazitakoaren arabera, zer esanahi dauka guretzat zientziaren gaur

egungo desmitifikazioak? Nola ulertu behar dugu arrazoiak zuzendu dituen

esparru sozialen —kultura esparruen— balioa arrazoia bera zalantzatan

baldin badago? Esan dezagun argi hasieratik. Egokitzat jotzen dugun

ikuspegia, hain zuzen ere lan honetan aplikatzen dugun ikuspegia, aldendu

egiten da pentsamenduaren alorrean sortu diren muturreko jarreretatik.

Alde batetik, bereizi egiten da errealitatea diskurtso hutsera murrizten

duten ikuspegi postmodernistetatik, azken horiek balio berbera ematen

baitiote ezagutza zientifikoari zein sen oneko ezagutzari. Bestetik, arrazoi

unibertsal transhistorikoaren existentzia defendatzen duten ohiko

ikusmoldeetatik ere desberdintzen da, nabarmen. Hala, dekonstrukzio

postmodernoaren aurrean eta razionalismo modernistaren absolutismoaren

aurrean —Habermasen moduko autoreek errepresentatzen duten jarrera

azken hori— uste dugu badagoela arrazoia eta erlatibismoa bateragarri

egiteko bidea. Bide hori, arrazoia historian kokatuz, alegia, arrazoia

historizatuz osatu daitekeelakoan gaude.

Ezagutza zientifikoa, beste giza eginkizun guztien antzera, lorpen

historikoa da. Ildo horretatik, arrazoiaren sorrerarako baldintza historiko

jakinak agertu izan direnean baino ez dira eratu ahal izan arrazoiaren

garapena ahalbidetu duten berariazko unibertsoak. Arrazoia, beraz, ez da

historiatik at giza senari dagokion osagaia, zenbait gizarte egitura

historikotan garatutako ahalmena baizik.

296

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!