26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

monopolioa. Zehazki esateko, sortzen ari zen estatuak testuinguru batean ez

ezik bitan berretsi behar izan zuen indar fisikoa. Alde batetik, mugen

barrualdean kontrabotere zenbaiten aurrean —printzea, aristokrazia— eta

populazioaren mendeko sektoreen erresistentziaren aurka baieztatu behar

izan zuen bere burua estatuak. Bestetik, mugen kanpoaldean ere borrokatu

beste irtenbiderik ez zuen izan, ziren edo zitezkeen estatuen aurka iraun

ahal izateko. Hori dela eta, Europan ez ziren estatu isolatuak eratu, estatu

sistema bat baizik. Hartara, estatuen sorrera gerra jarduerari loturik egon

zen betiere, horixe izan baita estatuen “hautespen naturalaren” mekanismoa

(Tilly, 1992: 45-63, 240-245; Ramos, 1995: 41-42, 48).

Ezinbestekoa izanda ere, indarkeria fisikoaren kapital metaketak ez

du bere osotasunean estatuaren boterearen zenbaterainokoa argitzen.

Bortxa fisikoaren monopolioa zerga sistemaren ezarrerarekin bat eginik

etorri zen —nola ordaindu bestela barruko eta kanpoko gerra?—, baita

espazio ekonomikoaren batasunarekin ere. 34 Horrela eman zitzaion hasiera

merkatu ekonomiko “nazionalari” estatuak zedarrituko mugetan. Hartara,

indarkeriaren monopolioa eta zergen monopolioa —“koertzioa” eta

“kapitala”, Tillyren esanetan— ezin izan dira ulertu estu uztartuta dauden

prozesu gisa baino.

La sociedad a la que llamamos sociedad de la Edad Moderna, está determinada,

al menos en Occidente, por un grado muy elevado de organización monopolista.

Se arrebata a los individuos aislados la libre disposición sobre los medios

militares que se reserva al poder central, cualquiera que sea la configuración de

éste, y lo mismo sucede con la facultad de recabar impuestos sobre la propiedad

o sobre los ingresos de los individuos, que se concentra en manos del poder

central. Los medios financieros que afluyen así a este poder central sostienen el

monopolio de la violencia, y el monopolio de la violencia sostiene el monopolio

fiscal. Ambos son simultáneos (Elias, 1993: 344-345).

34 Ikus Weber, 1979: 1047; Tilly, 1992: 40-45; Elias, 1993: 426-446; 1994: 90; Ramos,

1995: 50-56.

103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!