26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

izituko; esango du, bueno, ni hor naiz, pum, pum, hau, pum, pum, orduan,

bakoitzak ez badu nahi ba ni hor geldituko naiz, eta hori, gure kasuan, ba

gutxiago eman zan. Nik nahiago dut guk egin genuena. Gehiago kostatu

zitzaigun, energia gehiago jarri genuen, baina, nik uste det, gehiago jaso degula

baita ere, ez? Gehiago emango zigula. Hor sartzen ziran norberaren helburu

eta norberaren bizipen, balore eta abar (5. Elkarrizketa).

Militantziaren jaitsiera horrek, areago, militantziaren aurkako

diskurtso sozial nagusiak, kezka sortzen du elkarrizketatutako teknikari

batengan. Izan ere, bere lanaz haratago, borondatezko ahalegin

kontzienteak euskararen iraupenerako daukan garrantzia azpimarratu nahi

du. Euskal kulturgileen adierazpenek, oro har, euskal komunitatean

azaleratzen diren hainbat kontraesanen berri ematen digute. Aurreko

elkarrizketa batzuetan bezala, beste behin ere, mendeko hizkuntzaren

aldeko diskurtso sozial nagusiak baliatzen dituen argudioak aipatzen dira

adierazpen honetan. Gizartean konbentzionalki —ustez konbentzitzeko—

erabilitako argudio horiek, baina, ez zaizkio guztiz sinesgarriak iruditzen

elkarrizketatuari. Non dago kontraesana? Orain arte ikusi dugunez,

biolentzia sinbolikoaren mekanismoek nagusi denaren indarraren arrazoia

gordetzen dute ezkutuan eta mendekoa deslegitimatzen dute indarraren

arrazoi berbera erabiltzeko. Hartara, mendeko hizkuntzak eleaniztasunaren

onurak eta argumentu historikoak erakutsi behar ditu bere existentzia

justifikatzeko; aldiz, ez du inoiz aipatu behar “beharrezkotasunaren” auzia.

Hizkuntza nagusia beharrezkoa da gizartean diskurtso legitimatzailearen

premiarik gabe. Elkarrizketatuak gogoratzen duenez, beharrezkotasunik

ezean, hizkuntzari buruzko “motibazioa” landu behar du hizkuntza txikiak,

mendeko hizkuntzak haren aldeko ahalegin kontzientea egiteko premia

baitauka, birsortu nahi baldin badu. Halaz ere, ahalegin hori —

“militantzia”, “sakrifizio” edo “plus” delako izenpean gure elkarrizketatuen

diskurtsoetan etengabe aipatzen den hori— ez da berez nahikoa izaten eta

egoera agonikoan jartzen du hizkuntzaren gizarte birsorkuntza.

670

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!