26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Botere sinbolikoak adierazpen eta maila ugari dauzka kulturaren

esparruan. Gaur egun kultura sortzaileek dituzten ezagutza espezifikoek

haien gizarte indarraren iturrietako bat osatzen dute. Ez da ahaztu behar,

bestalde, edukitzeaz gain, kulturgileek sortu, metatu eta transmititu ere

egiten dituztela ezagutza horiek. “Zientifikotasunaren” estatutoarekin

sozialki onetsitako ezagutza espezializatuak botere sinbolikorik maila

handiena eskuratu duten baliabideak dira gaur egungo gizarteetan.

Baliabide horien eramaileak, hortaz, indar performatiborik eraginkorrena

baliatzen dute gizarte harremanetan.

Ezagutza baten zientifikotasuna gizartean onartutako kualitatea izan

ohi da. Zientifikotasuna ez dator ezagutza jakin baten egiatasunaren

berezko indarretik, egiaren sinestetik baizik. Zientzia, hortaz,

eraginkortasun sinboliko handiko ezagutza mota da, berez soziala den

indarra eskuratzeko eta baliatzeko ahalbidea izan du eta. Horrela, gizarte

modernoetan ezagutza zientifikoa sozialki legitimaturik agertzen zaigu

egiazko ezagutza gisa; eta, ondorioz, errepresentazio sozialen arteko

borroka kognitiboan, zientifiko legez ezaugarritutako —eta onartutako—

irudikapenak, hau da, egiazkotzat azaltzen denak, berezko indar soziala

biltzen du bere barnean. Gizarte munduaz ari garela, zientziak ikuspuntu

legitimoaren monopolioa eta aurrikuspen autoegiaztatzailearen boterea

ematen dizkio hari atxikirik dagoenari —edo itxura hori ematen duenari,

behintzat—. Ildo horretatik, jarduera zientifikoari loturik dauden

kulturgileak baliabide sozialki eraginkorren jabe izaten dira. Zientziaren

esparruan bezala, kulturaren munduan, oro har, gizaki gehienek

kulturgileen esku utzi dituzte ezagutzari eta kulturari lotutako gai

korapilatsu guztiak eta haien boterearen zilegitasuna onartu dute.

183

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!