26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

cuarto de cms más” beharko genuke edo “un cuarto y medio de subvención

menos”, horretara mugatzen baldin bagara, eta askotan elkarteak, bere

liberatuak eta bere zerak ordaindu ahal izateko askotan tragatu behar izaten

dugu gauza asko. Eta hori hor dago. Eta orduan menpekotasunik ez daukaten

elkarte horien…, exajeratuak direla, ez direla? Gehiegi eskatzen ari direla?

Formak eta ez dakit zer? Bueno ba igual izan daiteke eztabaidagarri (…)

[Elkarteak] Bai, kulturgintzara eta zerbitzuak ematera eta hor. Herri elkarteei

esker lortu ditugu aisialdi taldeak Bizkaiko herri mordo batean, eta hortxe egon

dira eskola euskaldun guztiak, zinez, mordo bat, baina kapazak izan ez direnak

aisialdi zerbitzuak euskaraz emateko. Eta beste batzuk herri mailan elkartu

diren arte eta zerbitzu hori eskolaz kanpo martxan jarri duten arte ez dira egon.

Edo aldizkariak. Hainbat zerbitzu, euskal komunitate batek behar dituenak ba ez

dira etorri aktibismoaren eta zeraren horretatik (10. Elkarrizketa).

Beste muturrean daude, I. Agoteren terminologian “kultura estrategia

daukaten mugimenduak (Agote, 1995). Euskalgintzan herri elkarteek

betetzen dute eredu hori. Herri elkarteen egintza motak, konfrontazio

estrategiarik ez bultzatzean, aukera handiagoak ematen dizkio partaidetza

zabalari. Hala, pentsakera eta ideologia askotako herritarrak bildu nahi

dituzte elkarteok, adostasuna ardatz dutela jokatzen baitute.

Egunerokotasunean oinarrituta, euskal hizkuntza komunitatea egituratzea

dute helburu. Alabaina, aukera politikorako egitura irekia izan arren, aginte

politikoari buruzko mendekotasuna handiagoa da administrazioak

emandako dirulaguntzetatik elikatzen direlako hein handi batean.

Finantzaketa mota horrek, jakina, burutu ditzaketen egintzen nolakotasuna

baldintzatzen du: herri elkarteak ez dira kontraesanak nabarmentzera

bideratuta dauden mugimenduak. Hartara, batzuk mugimenduaren berezko

ezaugarriak galdu eta administrazioaren atal bihurtu direlakoan daude.

Bai, ondo dago euskararen inguruan sortzea korporazioak, sortzea enteak,

bederen (…) Txepetx garatu zen udaletan, dirua zegoen lekuetan, non euskara

teknikaria zegoen lekuetan, profesiobideetan, eta non geratu da? Non geratu

da? Hasi gaitezen banan-banan egiten (…) horien garapena, horien subjektu

historikoa non geratu den (…) Nire irakurketa da urrats kualitatiboak eman

direla (…) Txepetx ezinbesteko erreferentzia da alde horretatik. Orduan, lehen

ez ziren espazio batzuk agertu dira, lehen ez ziren kultur espazio batzuk agertu

dira euskararen inguruan, esparruan. Nola deitu ez dakit. Zeren esan dizut

borroka dagoela erakunde paraleloen eta beste erakundeen artean eta horietako

635

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!