26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Egiatan, harea mugikorrak nagusi diren lur eremuetan sartzen gara

intelektualen azterketari ekitean. Izan ere, eremu horiexetan eztabaidatzen

da nork ezarri ahal duen mundu sozialari buruz hitz egiteko modu egokia,

legitimoa eta zuzena. Hortxe dago, hain justu ere, intelektualen

azterketaren oztopoetako bat. Bada, kulturgileek berezkotzat jotzen dute

diskurtso legitimoa ezartzeko asmoa eta asmo horrek baztertu egiten du, era

ezkutuan edo agerian, diskurtsoa sortzen duen subjektua objektibatzeko

edozein ahalegin. Lehenago esan den bezala, ezagutzaren subjektuaren

objektibazioak, hau da, munduari buruz hitz egiteko zilegitasuna sozialki

onartuta daukan subjektu baten objektibazioak, aurreiritzi askoren kontra

joatera behartzen gaitu. Besteak beste, intelektualen egintza sinbolikoen

eraginkortasun soziala kulturaren baldintzen ezagutze-ezari loturik

dagoelako. Hartara, beste inon baino gehiago garatzen da intelektualen

esparruan magia sozialak daukan lilura. Gizartean nagusi diren

irudikapenak, alabaina, zailak dira aldatzen. Intelektualen xarma zapuzteko

dagoen arriskua ederki saihesten dute kulturgileek beraiek, magia truku

bitartez, kultura gaitasunaren eta nagusitasunaren jatorri soziala ezkutuan

gordez. Halatan, ohiko bihurtu da intelektualei buruzko azterlanetan

eskainitako irudikapen mitikoa. Ustez “gaitasun naturalen” ondorioz

sortutako agintaritza soziala —nagusitasun moralean, gidaritza

ahalmenean, eta abar, islatutakoa— onartu zaie kulturgileei behin eta

berriro berezko ezaugarri gisa.

4. Kultura esparruaren autonomizatzea

Ikusi den moduan, kulturaren eta kulturgileen azterketan aplikatzen

denean, esparruaren kontzeptua harremanezko ikuspegiaren garapena

98

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!