26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Halatan, jakin dezakegu faltsua zer den; ez, ordea, zer den behin betiko

egia (Popper, 1982: 75-89). Bestalde, hasierako positibismo

ahalguztidunetik geroko zientzia erlatibistagoaren bidean eragin handia

izan zuen, besteak beste, Thomas Kuhnen The Structure of Scientific

Revolutions izeneko lanak (Kuhn, 1980), bertan paradigma edo ikusmolde

nagusi bat partekatzen duen komunitate zientifikoaren emaitza gisa agertu

baitzen zientzia lehendabizikoz. Hartara, planteamendu horretan agertzen

denez, ezagutzaren azterketa guneak aztertzaileen komunitatearen interesen

arabera aldatzen dira, eta ez nahitaez zientziaren “barne interesen” arabera.

Beraz, ezinezkoa da ezagutzaren garapen linealaz eta metaketa sinpleaz

hitz egitea, ezta eragin sozialik ez duen lanketa zientifikoaz ere.

Era horretako ekarpenen ostean, nabarmen geratu zen gero eta

zailtasun handiagoak zeudela ezagutza legitimoa eta ez legitimoa, alegia,

zientifikoa eta ez zientifikoa, zehazteko betiko eta erabateko

baliotasunarekin. Halatan, azken urteotako kultura testuinguruan,

epistemologiak, alde batetik, eta zientziaren soziologiak, bestetik, berretsi

dituzten joera erlatibistak indartu egin dira poliki-poliki, nahiz eta bi

diziplinak jakintza zientifikoaren mugei buruzko arazoak eta aurkikuntzen

sinesgarritasun irizpideak zehazten ahalegintzen diren.

5.1.1.1.1 Fisikaren eredua

Halaz ere, jakintza zientifikoari aplikaturiko sekularizazioaren

kontzeptuak ez gaitu eraman behar, gure ustetan, zientzia sen oneko

ezagutzaren adierazpenekin parekatzera. Ildo horretatik, erlatibismo

hutsean murgiltzea baino emankorrago begitantzen zaigu zientziaren

nolakotasun historikoari erreparatzea, azken finean, zientziaren errealitatea

293

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!