26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ordun gizarteak eskaera bat planteatu beharko du, gizarte edo, bueno, jende

aurrean esan beharko du zer premiak dauden eta unibertsitateak bizkarra

ematen diola. Eta hori salatu beharko du seguru asko, ezta? Komunidade

akademikoak eta zientifikoak eta bere ahalegina egin beharko du unibertsitate

botere organoek beste planteamendu baterantz bidera dezatela beraien lan

guztia, ezta? Adibidez, orain, sortzear dago Ebaluaketa eta Kalitatearen

Agentzia eta hori. Agentzia horren baitan sortuko diren ebaluaziorako taldeek

planteatzen dituzten irizpideak oso inportanteak izango dira. Eta, bueno, hori ez

da zuzen-zuzenean errektore edo errektore taldearen eraginpeko kontu bat

izango. Hor izendun, itzal handiko pertsonek, akademikoek, hartuko dute parte

talde horietan, eta haiek ezarriko dituzte irizpideak. Ordun, horrek eragin

handia izan dezake unibertsitatearen norabideak gizarterantz jarri daitezen,

ezta? (3. Elkarrizketa).

Oro har, elkarrizketatuen adierazpenei antzematen zaienez,

akademiak euskal gizartearekin daukan etena gainditu ahal izateko bide bat

unibertsitatearen eta euskal kulturako erakundeen arteko harreman

instituzionalak estutzea litzateke. Izan ere, behin eta berriro aipatzen da

unibertsitateek euskal kulturaren eragileekin —hau da, euskalgintzarekin

eta abar— dauzkaten harremanak eta loturak maila pertsonalean garatu

direla, hainbat kulturgile eta akademikoren lanari esker eta ez

unibertsitateen ekimen instituzionalari esker. Hartara, elkarrizketatutako

akademikoek bereizi egiten dute maila pertsonalean euskal kulturaren alde

akademiko askok egindako lan eskerga baina sakabanatua eta

unibertsitateek instituzionalki egin beharrekoa. Azken hori, alegia, Euskal

Herriko unibertsitateek euskal gizartearekin daukaten erantzukizuna,

betetzeke dago oraindik.

Orduan unibertsitatean nik uste dut kulturgintzarekin (…) loturak ez dira.

Instituzio bezala ez dago. Eta inkluso profesionalen aldetik, unibertsitatean

dauden ikerlari eta pertsonen aldetik ez dago, ez dago loturarik. Gero dira

pertsonak eta batzuk gaude hemen, eta beste ez dakit zertan, eta abar. Baina,

oro har hartuta… Orduan, hemen egin dira lanak, hainbat lan egin da, egiten

ari da, baina horiek gero ez dute lotura, ez dute behar bezalako lotura (4.

Elkarrizketa).

Beste gauza ezberdina da pertsonalki. Pertsonalki bai daude akademiarekin

lotzen diren pertsonak, irakasleak, irakasle unibertsitariak, beraiek pertsonalki

650

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!