26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

lanak alde batera utzita, badago intelektualaren funtzio sozialari arreta

egiten dion bigarren azterketa mota bat. Izan ere, azterketa horrek kategoria

sozial orokor baten kide gisa aurkezten du intelektuala. Halako gogoeta

asko eskulana eta lan intelektualaren arteko bereizketatik abiatzen dira

(Bobbio, 1997: 108; Aron, 1979: 203; Morin, 1969: 96) 10 . Gogoeta horietan

azpimarratzen da batik bat intelektualaren kategoria eta lan intelektuala

egiten dutenen kategoria ezin direla guztiz bat etorri. Egia da intelektual

batek eskuzkoa ez den lana egiten duela. Kontrako baieztapena, ordea, ez

da betetzen, burulanean jarduten duten guztiak ez baitira intelektual.

Hortaz, intelektualaren berezko ezaugarria, planteamendu horren arabera,

ez litzateke jarduera mota bat izango, funtzioa baizik. Gizaki guztiak dira

intelektualak, baina denek ez daukate gizartean intelektualaren funtzioa,

zioen Gramscik ospe handiko esaldi hartan.

Hala eta guztiz ere, teoriatik abiatuz funtzioaren kontzeptua operatibo

bihurtu gura denean, uztartu egiten dira sarritan delako funtzio intelektuala

eta jarduera profesionalak. Lipseten eta Aronen definizio ezagunak,

esaterako, suposizio horretan oinarritzen dira. Horrela, Lipsetek

intelektualtzat hartzen ditu kultura —hau da, gizakiaren mundu sinbolikoa,

artea, zientzia eta erlijioa— sortzen, banatzen eta aplikatzen duten guztiak.

Kategoriaren barruan, baina, bi maila ezberdin bereizten ditu. Alde batetik,

kultura sortzaileen gune nagusia dago, haren ustez; kategoria horren

barnean hartzen ditu jakintsuak, artistak, filosofoak, argitaldariak eta ospe

handiko zenbait kazetari. Beste aldetik, kultura banatzaileak desberdintzen

10 Marxek Alemaniar Ideologian azaltzen duen legez, lan banaketa, lan materiala eta

burulana bereizten diren unean baino ez da benetako banaketa bihurtzen. Horixe da

gizarte batean sor daitekeen banaketarik muturrekoena. Desde este instante, puede ya la

conciencia imaginarse realmente que es algo más y algo distinto que la conciencia de

la práctica existente, que representa realmente algo sin representar algo real; desde

este instante, se halla la conciencia en condiciones de emanciparse del mundo y

entregarse a la creación de la teoría “pura”, de la teología “pura”, la filosofía“pura”,

la moral “pura”, etc. (Marx, 1988: 27).

46

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!