26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eskolaren bitartez oinarrizko hezkuntza orokortu zenean, orduantxe burutu

zuen estatuak bere ahalegin bateratzaile nagusia kulturaren arloan; horrela,

nazio-estatuaren oinarriak finkatzen hasi zen apurka-apurka. Nazio

gizartearen sorrera, ezin uka, balio ilustratu unibertsalisten berrespenarekin

batera egin da, besteak beste, heziketa eskubide unibertsalaren lelopean.

Gizaki guztiak formalki berdinak direnez legearen aurrean, estatuak gizaki

horiek hiritar bihurtzeko betekizuna dauka, euren eskubide zibikoak

aktiboki erabiltzeko premiazkoak dituzten baliabide kulturalez hornituak.

Hein handi batean, eskolaren instituzioaren bitartez bete zuen estatuak

eginkizun hori. Besteak beste, eskola sistemak gizarte ordena berriaren

erlijio zibikoaren funtsak ezarri zituen. Bada, lokarri tradizionalen ordezko

elkargune sakratua berriz osatzea izan zen eskola ekimenaren azken asmoa,

estatuaren eskuduntza gunean, kultura nazional legitimo gisa aurkeztutako

kultura nagusia unibertsalki irakasteaz arduratu baitzen. 37

Si se precia en algo la existencia de la sociedad (…) es indispensable que la

educación asegure entre los ciudadanos una suficiente comunidad de ideas y de

sentimientos, sin la cual no puede haber sociedad; y para que pueda rendir ese

resultado aún hace falta que no quede a merced de la arbitrariedad de los

particulares. A partir del momento en que la educación es una función

esencialmente social, el Estado no puede desinteresarse de ella. Muy al

contrario, todo cuanto es educación debe quedar, en cierta medida, supeditado

a su influencia (…) El papel del Estado es el de evidenciar esos principios

esenciales, el de hacerlos enseñar en sus escuelas, el de estar al tanto de que en

lugar alguno los niños los ignoren, el de que en todas partes se hable de ellos

con el respeto que les es debido. A este respecto, la acción por ejercer será,

quizá, tanto más eficaz que resultará menos agresiva y menos violenta

(Durkheim, 1989: 62-63).

37 Soziologia klasikoan, hezkuntzaren garrantzia nabarmentzen duen erreferente

saihestezina dugu Durkheim. Hezkuntza — heziketa morala — oinarrizkoa da, haren

ustetan, gizakiengan talde atxikimendua sorrarazteko, dela familia, dela korporazioa,

dela elkarte politikoa. Hala ere, diosku Durkheimek, elkarte horietako batek berebiziko

lehentasuna dauka besteen aldean, bera da heziketa moralaren azken xedea ere: gizarte

politikoa edo aberria dugu elkarte hori. Gizarte guztiak bezalaxe, gizarte politikoa lotura

morala da funtsean eta, aldi berean, aginte moral ororen iturria. Ikus Durkheim, 1976:

236, 244.

106

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!