26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Los hombres han delegado su saber en conjuntos técnicos en los que ese saber

se halla materializado; esa delegación del saber constituye, por ese mismo

hecho, una delegación del poder: eso funciona (Roqueplo, 1983: 15).

Gizarte modernoan nagusitutako sen oneko ezagutzaren barruan

kulturgileak irudikapen karismatikoa izan du sarritan, beti ez esatearren.

Lehen Atalean azaldu den moduan, sortzaile, talentu eta jenio

indibidualaren irudiak ondo erroturik egon dira gure gizarteetako iruditeria

kolektiboan. Irudikapen horien arabera, dohain naturalaren eta

subjektibitatearen ondorio zuzentzat jo da kultura eragilearen agintaritza,

baina ez dira kontuan hartu hark metatutako gaitasunen jatorri soziala edo

haren baliabideen gizarte zilegitasuna. Hartara, irudikapenok estali egin

dute, alde batetik, kulturgilearen kokapena kultura esparruan eta, bestetik,

haren agintaritza kulturala onesteko eragile sozialek —bai kultura

esparrukoek bai esparrutik kanpo daudenek— barneratuta izan behar duten

sineste multzoa.

Egungo gizarteetan nagusi dira kultura-, zientzia- eta ezagutza-

adituen balio gorenari buruzko sinesteak; azken horien arabera bereizten

dira ezagutzaren forma legitimoak —sozialki legitimatuak— eta

zilegitasunik ez daukatenak. Ezagutzei buruz ez ezik hizkuntza gaitasun

legitimoari buruzko sinesteak ere badira horiek, agintez horniturik uzten

baitzaie hitz egiten gizaki batzuei. Hartara, sineste horiek guztiek

ahalbidetu dute kulturgilea eta haren baliabide espezifikoak antzematea eta

onestea. Hori egitean, kultura baliabideak kapital bihurtu dira, hau da,

gizarte harremanetan eraginkortasunez erabili daitezkeen tresna

boteretsuak.

Oro har, baliabide kulturaletatik datorren indarra —kapital

espezifikoa— metatzen duen neurrian saritu ohi da kulturgilea. Kapital hori

184

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!