26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Arestian aipatu den legez, klaseetan banatutako gizartean, hots,

gatazkaz jositako sozietatean garatu dira luzaroan rol intelektualak.

Horrelakoxea izan da intelektualen agertoki modernoa. Hartara, klaseen

errealitateak eta klaseen arteko gatazkak hasiera-hasieratik kutsatu dute bai

kulturgileen nortasun soziala bai euren talde pertzepzioa. Ildo horretan,

tradizio marxistak, kulturgintza eta mendeko klaseen emantzipazio

politikoaren proiektua uztartu beharra azpimarratzean, modu erabakigarrian

eragin du klase borrokari lotutako intelektual ereduaren sendotzean.

Marxengandik abiatu zen tradizioak klase burgesaren zerbitzupean

kokatzen zuen XIX. mendeko intelektualeriaren gehiengoa ordena

kapitalistaren barruan. 14 Abiapuntua oso orokorra bada ere —Marxek berak

ez zuen inoiz intelektualei buruzko azterketa teoriko espliziturik egin—

teoria zientifikoari lehentasunezko garrantzia egoztean eta teoria hori

proletarioen emantzipazio politikarekin lotzean, Marxen planteamenduak

nabarmen eragin zuen langile klasearen kausarekin engaiaturik zeuden

intelektualen kategoriaren sorreran. Hain zuzen ere, Leninek ideia horiexek

jaso eta garatu zituen gero partidu abangoardiaz eta zentralismo

demokratikoz hornitutako organizazioaren teoria osatu zuenean, eta

Lukácsek oinarri filosofiko sendoetan funtsatu zuen antolaera bera. 15 Halaz

ere, ikuspegi marxistak XX. mende hasierako Gramsciren lanetan lortu

zuen bere maila gorena esparru politikoan eta intelektualean, urte askotan

ondore oparoa izan duen ekarpena egin baitzuen pentsalari italiarrak.

Gramscik klase gisara ikusten ez dituen arren, talde menderatzailearen

“enplegatutzat” dauzka intelektualak, hegemonia sozialaren eta gobernu

politikoaren iraupena bermatzeko mendeko funtzioak betetzen baitituzte

14 Marxen ustetan, “ideien ekoizpenaren” fenomenoa klaseetan banaturiko eskemari

loturik dago ezinbestean; hartara, intelektualek, hasiera batean, klase menderatzaileari

komeni zaizkion ideiak adierazten dituzte. Ikus Marx, Engels, 1988: 43-44.

15 Ikus Lenin, 1981; Lukács, 1984.

51

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!