26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ipintzen dizkiote objektibazio zientifikoari, bai maila objektiboan bai

subjektiboan. Izan ere, ariketa erreflexiboak subjektu ezagutzaileari

ezagutzaren objektu izatea eskatzen dio. Ariketa horrek, jakina, kolokan

jartzen du objektibazio lanaz aske sentitzen den subjektu ezagutzailearen

pribilegioa, eta, hartara, zaildu egiten du azterketa. Horregatik,

kulturgileen nahiz kulturgintzaren azterketa zorrotz batek bizitza

intelektuala bizitzeko eta pentsatzeko molde arruntak irauli behar ditu,

kulturaren gaiei atxikitako sinesteei erreparatu eta haiek ikertzeko modu

legitimoak bilatu. Bada, sakratutasun kulturalari zor zaion atxikimendua ez

da esplizituki adierazita egoten, mundu inkontzientean errotuta baizik.

Areago, kultura hautemateko sen oneko ikusmoldeak gizaki arrunten

baitako sinesteetan ez ezik, kulturgileek beraiek, gizarteko kide modura,

euren zereginari buruz partekatzen dituzten usteetan ere sustraituta egoten

dira.

Los hombres cultos están en la cultura como el aire que respiran y se precisa una

gran crisis –y la crítica que la acompaña– para que se sientan impulsados a

transformar la doxa en ortodoxia o en dogma y a justificar lo sagrado y los modos

consagrados de cultivarlo (Bourdieu, 1995: 278).

Kulturgileek (ia) monopolio gisa metatzen dituzte gizartea aztertzeko

eta haren irudikapenak sortzeko beharrezkoak diren baliabideak. Hartara,

berenganatuta daukate kulturaz eta kulturaren sortzaileez mintzatzeko

zilegitasuna ere. Intelektualez berba egiten duenak, gogorarazten digu

Bobbiok, eskuarki intelektualei dagokien zereginen bat betetzen du.

Halatan, mintzatzaileak berak intelektual bihurturik dihardu. Bestela

esanda, intelektualez mintzo direnean, zinez, intelektualak beraiei buruz ari

dira gogoeta egiten, nahiz eta sarri askotan euren burua bitan banatuta

aurkezten duten, intelektualeriaren kide izango ez bailiran (Bobbio, 1997:

14). Itxurazko kontraesanaren atzean, ordea, definitua izan behar duen

42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!