26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Irudikapen horretan, gizakiek, euren atxikidurak eta elkarloturak direla

medio, dependentzia bilbeak osatu eta, horrela, botere oreka aldakorrak

dauzkaten era askotako konfigurazioak eratzen dituzte: familiak, eskolak,

hiriak, maila sozialak edo estatuak. Halatan, “sistema” kontzeptuarekin

alderatzen badugu, konfigurazioak ez du irudikatzen berezko harmonian

funtzionatzen duen entitate itxiaren ideia. Gatazkaren edo harmoniaren

ideiei dagokienez, kontzeptu neutrala izan nahi du, barnean hartzen baititu

hala harreman adiskidetsuak nola gatazkatsuak. Izatez, interdependentzia

arerioen artean zein adiskideen artean ezartzen da. Tentsioen arteko oreka

multipolarrek askotariko elkarloturak ezaugarritzen dituzte; horiek bereziki

ohikoak dira gizarte bereizietan. Elkarloturen aldaketak modu zehatzagoan

hauteman daitezke epe luzeko denbora tarteetan eta, zenbaitetan, tentsio

oreka tradizionalaren gainbehera eta ondorengo konfigurazioaren sorrera

ere ikusi daitezke ibilbide horretan. 30

3.2.1.2. Esparruaren kontzeptua

P. Bourdieuren “esparru” kontzeptuak antzekotasun handiak dauzka

—eta seguraski zorren bat ere— N. Eliasen planteamendu aitzindariarekin.

Halarik ere, Eliasen proposamenak baino elaborazio finagoa eta osatuagoa

dakar, gure ustetan. Gizakien interakzioak, alde batetik, eta interakzioen

azpian datzan egiturazko errealitatea, bestetik, kontzeptualki bateragarri

egin nahi dituen soziologiako korronte berean kokatzen dira bi autoreak.

30 Konfigurazio kontzeptuaren erabilerak emaitza oparoak dauzka esaterako N. Eliasek

gorteko gizarteari buruz egin zuen azterketa historikoan. Ikus Elias, 1993.

85

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!