26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ikuspegi ideal batetik abiatuta, intelektualaren funtzio politikoa ezin

da bete kulturgileak, kulturgile modura, agintaritza propioa eskuratu baino

lehenago. Hartako, kulturgintzaren esparru autonomoak erabateko garapena

erdietsita izan behar du gizartean. Bada, kultura esparrua finkatzen denean

aplikatzen dira kultura unibertsoari dagozkion balio, arau eta baliabideak

esparru sozial eta politikoan. Hortaz, kulturak gizarteko esparru berezi

modura garapena eta autonomia erlatiboa irabazten dituen heinean sortzen

dira intelektualari “hitza eman” diezaioketen baldintzak. Une horretatik

aurrera mintzatu daiteke kulturgilea kulturaren izenean eta kulturak ematen

dion berariazko agintaritza baliatuz, bai esparru sozialean bai politikoan.

Esparru horietan diharduenean, kulturgilea “intelektual” gisa ari da.

Esandakoak esanda, intelektualaren botere politikoa ez da ulertu

behar sen oneko ezagutzak politikaz daukan ikuskera murriztailearen

barruan soil-soilik. Halaz ere, politikagintzaren ikuskera konbentzionala

maiz gailendu da intelektualei buruzko gogoeta teorikoetan. Ikuspegi

horren arabera, kulturgileari, intelektualari, ohiko politikariaren rola egotzi

zaio behin baino gehiagotan. Jakina, intelektualek esku hartu dezakete

esparru politikoan gertatzen diren lehia politikoetan eta borroka

alderdikoietan. Zenbaitetan, iritsi daitezke botere politikoaren

instituzioetara ere. Ildo horretatik, Platon bera filosofoen gobernuaren

premiaz mintzo zen. 71 Eta geroztik ere, pentsalari askok izan dute Platonen

amets berbera, besteak beste, gizarte pentsamenduaren aitzindariek.

XIX. mende hasieran, Saint-Simonek ingeniari eta fisikari

kidegoaren zuzendaritzapean irudikatu zuen gizartea. Garai horretan

jadanik hasi berriak ziren zientzialariak industria aldaketak eragiten baina,

71 Filosofoak hirietan errege izan ez badaitez (…) eta ahalmen politikoa eta filosofia

batera ez baletoz (…) hirien kalteak ez du azkenik izango eta uste dut gizadiarenak ere

ez (Platon, 1993: 569; XVIIIa, 473d).

189

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!