26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esparru zientifikoek —soziologiak zein medikuntzak, biologiak zein

fisikak— etengabe jasotzen dituzte gizarte esparrutik sortutako

iragazpenak. Halaz ere, gizarte zientziak bereziki zaurgarriak dira indar

horien aurrean. Kulturaren esparruan aztergai izaten diren gaien edo

“arazoen” sorrera iturrietako bat estatua bera eta korporazio ekonomikoak

izan ohi dira. Baina ez bakarrak. “Arazo sozialak” gizarteko lehien eta

borroka sinbolikoen testuinguruan eratzen dira apurka-apurka; lehiak

beharrezkoak dira gaiak arazo legitimo gisa —alegia, aitortu, argitaratu,

plazaratu eta ofizialdu egin daitezkeen auzi modura— publikoki

ezagutarazi eta aintzatetsi daitezen gizartean. Sarritan kulturgileek beren

modura onartzen dituzten arazoak aldez aurretiko gizarte-ekoizpen prozesu

baten emaitza izan ohi dira. Gizarte errealitatearen eraikuntza lan horrek

gizarte egintza asko biltzen du atzean: bilerak, batzordeak, elkarteak,

eskariak, proiektuak, egitarauak, diru inbertsioak, azterketak, txostenak,

mobilizazioak, manifestazioak, presio taldeak, gizarte mugimenduak eta

hauteskundeak ere behar izaten dira makina bat gairen definizio publikoak

arrakastatsuak izan daitezen gizartean. 96 Aldez aurretiko gizarte lanak

ahalbidetzen du, beraz, arazo pribatu edo partikular modura gera zitekeena

“gizarte arazo” edo, zenbaitetan, “arazo ofizial” ere bilakatzea —alegia

erabaki ofizialak bultzatzen dituen auzia, legeen bidezko arautzea eskatzen

duen gaia, eta abar— (Larrinaga, 2004).

Horiek horrela, gizarte arazoen eraikuntzak daukan ibilbidean,

nabarmendu nahi dugu esparru politiko eta ekonomikoaren erakunde

96 Pentsa dezagun ekologia eta garapen iraunkorrari lotutako gaiek, bioteknologiarekin

zerikusia daukatenek, gizarte-gutxiengo kultural edo sexualen eskubideei dagozkienek

eta hainbat eta hainbat gai sozialek —drogen kontsumoak, genero menderatzeak, eta

abar— egin duten bidea ikerkuntza agendetan eta jarduera intelektualean txertatu baino

lehenago. Hala ere, gai guztiak ez dira iristen estatutu hori izatera, alegia, “gai legitimo”

eta publiko izatera.

248

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!