26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

nagusietarikoa bere hastapenetan, alegia, XIX. mendearen azken

herenean. 207 Aldi horretan, euskal Foruen abolizioarekin batera (1876)

Euskal Herri osoan hasi zen mugimendu sozio-kulturalak mugimendu

intelektual moderno baten ezaugarriak biltzen ditu. Eusko Pizkunde

modura ezagutzen den mugimendu horrek hitzez hitz bete zituen beste

mendeko hizkuntza komunitateek garai berean buruturiko “pizkunde”

ereduak.

Izan ere, M. Siguanen iritziz, hiru urrats paradigmatiko atzematen

dira hainbat intelektualek XIX. mendean bultzatutako pizkundeen ereduan

(Siguan, 1988). Lehendabizi, kontzientzia kolektibo baten sorrera egon ohi

da non, hizkuntza komunitateak —hastapenetan, haren kide batzuek—

elkartasun edo nortasun ikurtzat hartzen duen hizkuntza. XIX. mendeko

Europan aski nabarmena da “historiak bazter utzitako” hizkuntzen eta

kulturen aldeko interesa eta kezka. Ildo horretatik, Alemaniako

pentsamendu erromantikoak izan zuen eraginik zenbait herrialdetan bizi

izandako pizkunde literario eta kulturaletan. Elkartasun kontzientzia hori,

dena den, “besteari” buruzko harremanetan eratzen da. Siguanen hitzetan:

Estoy hablando de lenguas minorizadas y por tanto de situaciones en las que

coexisten dos lenguas relacionadas a su vez con estructuras de poder y de

prestigio. Por tanto, la conciencia de solidaridad entre los que hablan o se

sienten responsables por la lengua minoritaria será una solidaridad en relación

con estas estructuras de poder. Y dado que las estructuras son distintas en cada

caso también lo serán las formas concretas de esta toma de conciencia (Siguan,

1988: 67).

Kontzientzia kolektiboak desberdintasunaren egitatea hartzen du

oinarritzat. Baina, publikoki adierazi behar den heinean, kontzientzia hori

ideologia bilakatzen da pentsamenduaren esparruan eta proiektu politiko

207 Jakina da euskararen aldeko aldarrikapenak eta apologiak XIX. mendea baino askoz

lehenagokoak direla. Dena den, XIX. mendearen azken urteetara arte ez dugu aurkitzen

mugimendu soziokultural eratua Euskal Herrian.

467

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!