26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

egintzen eragina ere ezin da parekoa izan mugimenduaren norabide

estrategikoan. Nola jaso aniztasun hori muturreko eredu murriztaileak

baztertzen baditugu, alegia, kulturgileen ohiko eskema elitista, batetik, eta

eskema interakzionista guztiz horizontala, bestetik, albo batera uzten

baditugu?

3.3. Harremanezko ikuspegia gizarte mugimenduetako intelektualen

azterketan: tradizio intelektualak mugimenduetan txertatuz

Gure ikusmoldean gizarte mugimenduek ez dute barne entitate

homogeneo eta berdintasunezkoa osatzen. Aldiz, harremanezko gune

modura eratzen dira; hitz batean, esparrua eratzen dute. Mugimenduei

buruzko azterketa askotan antolakuntzaren dimentsioa azpimarratu da.

Hartara, ikusgaitasunari dagokionez, azterketa horietan mugimenduek

osatutako erakundeak izan ohi dira esparruko osagarririk garrantzitsuena.

Luzaroan, mugimenduen antolakuntzaren ikuspegia gailendu da azterketa

askotan; organizazioak izan dira analisirako elementurik hurbilenak eta

agerikoenak. Halarik ere, gure analisian mugimenduen dimentsio

sinbolikoa eta kognitiboa nabarmentzen ahalegintzen garenez, definiziorik

ematekotan esango dugu, maila sakonago batean, gizarte mugimenduak

eragile anitzez osturiko gune kognitiboak direla, hots, askotariko gizaki,

talde eta erakundeek eraikitzen dituzten esparru kontzeptualak eta

intelektualak direla, eta horiek indarrean dauden errealitatearen definizioen

ordezko markoak artikulatzen dituztela. Hartara, gizarte mugimenduak

ezagutza ekoizle dira. Baliabide sinboliko asko sortzen eta mobilizatzen

407

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!