26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

krimena, eta, ororen gainetik, langile mugimenduari lotutako ideien indar

gero eta handiagoa —sozialismoa, komunismoa, anarkismoa— aipatzen

ziren maizenik horien artean. Horiek guztiak, jakina, ordena liberalaren eta

bere instituzioen krisiaren adierazletzat ez ezik, Mendebaldeko

zibilizazioaren beraren krisiaren erakusletzat jo ziren zenbait testuinguru

intelektualetan.

Aldi berean, pentsalari horien ustetan, mundu modernoak aukera

geroz eta handiagoak eskaintzen zituen masen egintzarako. Urbanizazioak,

tradizioaren beherakadak, migrazioak, lan aldaketak, eta hedabideen eragin

gero eta nabarmenagoak Mendebaldeko gizarteetan nagusitutako joera

jakin baten adierazpenak ziren: hain zuzen ere, joera horren arabera masen

pentsamoldearen hedapena finkatzen ari zen. Hartara, masak euren

protagonismoa sendotzen ari ziren hala ideien zabalkuntzan nola egintzen

esparruan.

Nortzuk ziren masen egintzetako partaideak? Nola uler zitekeen

eskuarki legeekin begirunea zeukaten herritarrak bat-batean gizarte ordena

hausten zuten egintzetan parte hartzeko gai izatea? Galdera horiei

erantzuna ematen saiatu ziren pentsalariak masen psikologiaren sortzaileak

izan ziren, Le Bon eta Tarde, besteak beste —nahiz eta gero Freud eta

psikoanalisia ere erantsi zitzaien haiei—. H. A. Taine historialariaren

eraginpean, autore horiek masen egintza kolektiboaren ikuspuntu erabat

ezkorra landu zuten.

Tradizio horretan dauden pentsalariak bat datoz gizarte

mugimenduen sorreraren auziari erantzun psikosoziala ematerakoan.

Beraien iritzitan, masen jokabidearen gehiegikeriak egintzan parte hartzen

dutenen kutsatze emozionalean dauka bere jatorria. Hartara, gizabanakoak

331

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!