26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gizarte mugimenduaren izaera hartu zuten ikastolek. 260 Ikastolaren

hastapenetan, beraz, eskola komunitatea osatzen zuten estamentu guztien

partaidetza bultzatu zen proiektuaren garapenean, hots, guraso, irakasle,

ikasle eta laguntzaileena. Erakundetu gabeko egoera parte-hartzaile

horretan, eskolaren beharrizan guztiei erantzuna eman beharrean egokitu

ziren ikastolak. Horrela, finantzabideak bermatu eta azpiegiturak eraiki

behar izan zituzten, irakasleria berria trebatu eta pedagogiaz hausnartu,

baliabide didaktikoak sortu eta, horrez gain, egitasmoa gizarteratu eta

legitimatu.

Ildo horretatik, zinez esan daiteke sortzen ari zen kultura esparru

berriaren oinarri izan zela ikastola. Izan ere, 60ko hamarraldiko kultura

mugimenduaren ikur proiektu modura irudikatu zen hasieratik 261 , argi

baitzegoen euskararen birsorkuntza eta transmisioa —eta, hartara, haren

berreskurapena— ezin zirela bermatu eskolarik gabe gizarte modernoan.

Euskarazko eskolaren ezinbestekotasuna ez zegoen zalantzatan. Baina,

ikusi dugunez, helburu horrek kultura azpiesparru bereizi baten eraikuntza

eskatzen zuen: hizkuntza bateratu eta eraberritua, irakasle prestatuak,

euskarazko liburuak eta pedagogia egokia, besteak beste. Hortaz, baliabide

horien eskaria kultura esparruaren atal askoren garapenerako motore

bihurtu zen, hainbesteko bihurtu ere, non ikastolaren eraginez sortu ziren

260 Mugimendu modura ezaugarritu dituzte lehen garaiko ikastolak Torrealdaik

(Torrealdai, 1977: 464) eta Fernandezek ere (Fernandez, 1994: 123).

261 Ikastolen ikur funtzio hori ez zen garrantzi gutxiagokoa maila sinboliko-politikoan,

ikastolen funtzio linguistiko-kulturalaren bitartez euskal nortasun kolektibotzat

definituta zeuden osagaiak birsortzen baitziren. Gurrutxagari jarraituz: En la densa vida

social del País Vasco, la ikastola y sus miembros son un centro referencial, donde los

sectores nacionalistas acuden o miran, e incluso las organizaciones políticas captan

algunos de sus militantes. Es un signo de afirmación, frente a la agresión a los símbolos

vascos, y un enlace para la comunicación de experiencias e información socialmente

significativa sólo para “Nosotros”(Gurrutxaga, 1985: 260). Si la lengua es

simbólicamente la base de la nacionalidad vasca y la ikastola la institución que trata de

salvaguardar la lengua y, por tanto, la cultura, parace lógico que ésta se transforme en

el eje vertebrador de la recuperación cultural (Gurrutxaga, 1996: 115).

521

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!