26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

mugimendu erakundeak eta lankidetza bultzatu dutenak dauzkagu

esparruaren barruan.

Hainbat mugimenduren bilakaeran ohikoak diren instituzionalizazio

eta profesionalizazio prozesuen ondorioak euskalgintzaren bilakaeran ere

islatu dira. Esan denez, mugimendu ekimenez sortu zen euskarazko

kulturgintza esparrua eta mugimendu ekimenez sortu eta kontsakratu ahal

izan ziren kultura eragileak euskararen munduan, bulkada instituzionalez

baino gehiago. Baina, hasierako kulturgile ereduak —mugimendu

intelektualak— sortzeko ez ezik, eredu intelektual horiek aldatzeko eta

berriro definitzeko aukerak ere sortu dituzte euskal kulturgileek

euskalgintzaren barnean. Hala, baldintza soziopolitiko egokiak agertu

direnean mugimenduaren instituzionalizazioak bide eman du bestelako

tradizio intelektualak garatzeko beste testuinguru instituzional batzuetan —

unibertsitatean, administrazioan, eta abar—. Euskal tradizio akademikoak

eta euskara arloko administrazio teknikarien tradizioak, esaterako,

euskalgintzaren haztegian daukate lehen jatorria.

Tradizio horien sorrerak ez du ekarri, hala ere, euskararen eta euskal

kulturaren normalizazioa testuinguru instituzional horietara. Kulturgileen

adierazpenek erakusten digutenez, akademiko euskaldunek mendeko

kokapenak dauzkate unibertsitate esparruan, euskarak ez baitu eskuratu

baliabide legitimoaren estatusa esparruan lehiatzeko. Esparruaren arau

nagusiak gaztelaniaren alde jokatu du. Hartara, lehiazko sistema

meritukratikoaren barruan arau horren araberako karrera akademikoak

saritzen dira. Administrazioan, berriz, euskara arloko teknikariek “esparru

periferiko” batean dihardute. Esan nahi baita, administrazioko bestelako

esparruetan ez bezala, behin baino gehiagotan irizpide politiko argirik gabe

aritu behar izan dute; onenean ere, teknikari horiek borondatearekin

688

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!