26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

objektiboak atzemateko bidea ematen baitu: besteak beste, abiapuntutzat

hartu beharreko printzipioak, garatzeko dauden ahalmen tematikoak,

gainditzeke dauden arazoak eta kontraesanak, baita egin daitezkeen

hausturak ere argitzen ditu kode horrek. Hitz batean, esparruak jarduera

posiblea “enmarkatzen” du kulturgintzaren atal bakoitzean. Esate baterako,

zientziaren esparrua gogora ekarrita, ikus genezake gune horretako

ikerkuntza-programen arteko lehiak erabateko eragin egituratzailea daukala

irudikapen eta praktika zientifikoetan (Lakatos, 1983).

1.1. Sarrera baldintzak

Esparrua zenbait jokabide- eta adierazpen-kodek ezaugarritzen

badute, argi dago esparrua osatzen duten harreman sareetan sartzea ez dela

doan gertatzen. Aitzitik, kulturaren unibertsoari dagokionez, gaitasun jakin

batzuen jabetzak ahalbidetzen du sarbiderako eskubidea. Kulturaren

esparrua osatzen duten mikrounibertso eta azpiesparruetan adierazpen jakin

bat izaten du kapital espezifikoak. Horrela, azpiesparru zientifiko zehatz

batean eskatutako kapitala, berbarako, diziplina- edo jakintza-arlo

zientifiko horri dagokiona izango litzateke. Baliabide kulturalen

erdiespenak, jakina, prestakuntza prozesuak behar ditu. Baina, eduki

esplizituen jabetze-prozesu hutsa baino askoz ere gauza korapilatsuagoa

izan ohi da trebakuntza.

Sendiaren baitako oinarrizko sozializazioak irakaste-prozesu

mekanikoarekin zerikusi gutxi daukan bezalaxe, kultura esparruak eskatzen

duen gaitasun espezifikoa ere edukien ikasketa baino haratago joaten da.

Izatez, sozializazio espezifikoa gaitasun primarioen gain burutzen da.

Esparruko iritsi berriek senitartean aldez aurretik osatutako gaitasunak

128

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!