26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

esos contextos históricos como de las praxis correspondientes. La TMR y el

enfoque de los NMS no son una excepción a esta regla sociológica (Casquette,

1998: 144).

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetako merkatu politikoan berezkoa

den interes gatazka, batetik, eta Europan kultura aldaketara orientaturik

dagoen balio gatazka, bestetik, horiexek dira eredu teoriko bakoitzak

ardatzat hartu dituen interes guneak. Guneok hainbat marko analitikotan

garatu dira, eta ia elkartezin bihurtu dituzte ikuspegi politikoa eta kulturala

azterketa teorikoan. Nola gainditu binomio baztertzaile hori?

2. Gizarte mugimenduen jardun sinbolikoa ulertzeko

tresna analitikoen bila

Ezin dugu ezkutatu lan honetan nagusitzen diren azterketa

interesguneak gizarte mugimenduen dimentsio kognitibo-kulturalean

biltzen direla, inolako zalantzarik gabe. Halatan, hemendik aurrera dugun

helburua gizarte mugimenduen barruan kulturgileek sortzen dituzten

kultura kodeen eta ezagutzen garrantzia nabarmentzea izango da. Aldi

berean, baina, ez ditugu erabat alboratuta utzi nahi, azterketa askotan

gertatu ohi den bezala, kulturak gizarteko egiturazko esparruekin —besteak

beste esparru politikoarekin— ezinbestean dauzkan harreman estuak. Ildo

horretatik, Frame Analysis delakoa jorratuko da batik bat ondoko

orrialdeetan. Uste dugu frame analysis deritzonak, mugimenduen alderdi

kulturalak azpimarratzen dituen arren, kultura esparrua gizarteko egitura

politikoekin elkarrekintzan jartzeko aukerak ematen dituela. 143 Ildo

143 Berriz ere zubiak eraiki nahian, bide hori urratzen saiatu dira Morris eta Mueller

(Morris eta Mueller, (bil.), 1992), (Morris, 1992) eta McAdam, McArthy eta Zald

(McAdam, McArthy, Zald (arg.), 1999).

357

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!