26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

jabe egin ditu gizarte eragile batzuk. Ondorioz, eragile horiek —hau da,

kulturgileak— sortutako produktu sinbolikoei euren aldeko balio eskalarik

mesedegarriena jartzeko egoera hobean daude, gainerako gizarte eragileen

aldean. Zalantzarik gabe, kulturaren esparruan eskuratzen diren gaitasun

tekniko eta ezagutza berezituek sozialki onetsia den agintaritza ematen

dute, hainbestekoa eman ere non, aginte horren jabe direnek gizarte

errealitateari buruzko diskurtsoak egiteko gaitasun handiagoa izaten duten.

Hortaz, eragile pribilegiatu horiek munduaren gaineko egintza kontzientea

burutzeko ahalmen handiagoa ere edukitzen dute. Intelektualen krisiaz hitz

egiten den arren, gizaki kategoria horien egintza kontziente eta

sistematikoa izan ohi da mundu sozialak bere irudikapena osatzeko

erabiltzen duen bitartekaritzetako bat. Ildo horretatik, ezagutzaren gizartea

deritzan honetan, era guztietako gizarte taldeek, gizarte mugimenduek,

agintari politikoek eta ekonomikoek baliatzen dituzte kulturgileen zerbitzu

sinbolikoak euren diskurtsoak eta egintzak legitimatzeko.

Denboraz kanpoko ikuskera esentzialistaren aurka, intelektualaren

ikuspegi historikoa berreskuratzea izan behar du, gure iritziz, kulturgileei

buruzko azterketa orok egin beharreko urratsetako bat. Alde batetik,

intelektualek egintzarako dauzkaten aukera-mugak historikoki egituraturik

agertzen direlako. Bestetik, muga horietara egokitu nahian edo mugak

berriz definitu nahian jarduten dutelako kulturgileek une jakin batean

dauzkaten ahalmenekin. Gogoeta horrek Hirugarren Atalean testuinguru

historikoan eta kulturalean arreta jartzera eramango gaitu, kulturgintza

esparrua osatzen duten agertoki instituzionalak aztertzera —horien barnean

jardun lezakeelako kulturgileak gaur egun— eta denboran zehar kultura

erakundeek izan duten garrantzi aldakorra neurtzera. Azkenik, esparruan

historikoki garatu diren zenbait tradizio intelektualen eragina

nabarmenduko da, kulturgileek burutu dezaketen jarduera baldintzatzen

14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!