26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

funtsatzen da. Lehenbiziko ideia da berreskurapenerako ezinbestekoa dela

hizkuntza komunitatearen kohesioa erdiestea, zehazkiago, komunitate

horren oinarrizko nukleoa eratzea. Hizkuntzaren nukleoa —edo “espazio

sinbolikoa”, Txepetxen terminologian— hiztun osoek osatzen dute, hau da,

jatorrizko kultuek eta heldu jatorrizkotuek. Nukleo horren osasunaren

pentzudan dago, haren ustez, hizkuntzaren bizitasuna eta garapena

historiako une jakin batean (Sánchez Carrión, 1987a: 65; 1987b: 42).

Hartara, ezein desberdintasun eta barne zatiketaren gainetik nukleo hori

egituratzea eta trinkotzea izan behar du berreskurapen prozesuaren lehen

urratsa.

Euskarazko komunidadearen edo erkidegoa sortzeko konplementua Txepetxek

garatu zuen. Hori nik beste inon ez dut irakurri. Eta horren egile dira euskara

elkarteak, egileak, ez bakarrik, noski (…) Hor dugu, zentzu horretan, sektore

edo nukleo edo euskarazko komunitatearena (…) Bi gauza diferente dira oso

(…) Euskal Herria lurralde modura eta euskaldungo erkidegoa (…) Txepetxek

adierazi zuen bere teoriarekin (…) nukleoa non zegoen, euskarazkoa (9.

Elkarrizketa).

Autorearen hizkuntzen ikaskuntzaren teoria izango litzateke bigarren

puntu garrantzitsu bat. Hein handi batean, hizkuntza ikaskuntzaren prozesu

naturala etenda dagoenez, aipatu nukleoa osatuko duten hiztun osoak

lortzeko bi bide aurreikusten ditu Txepetxek. Bata, ahulduta dagoen bide

naturala, erabileratik ezagutzara eta motibaziora doana. Bestea, prozesu

kulturala, motibaziotik abiatuta, ezagutzara eta erabilerara daramana.

Hartara, Txepetxek hizkuntzaren normalizaziorako proposatzen duen

ibilbidea, ibilbide kulturala da, batik bat. Izan ere, motibazioaren eta

ezagutzaren suspertze horrek lan intelektualaren eta interbentzio sozialaren

premia eskatzen du.

Motibazioa, ezagutza eta erabilera, sekuentzia horretan eta, hori, Txepetxen

eskemetan, ez da ibilbide naturala, da ibilbide kulturala, eta hizkuntza baten

normalizazio prozesua, inpulso hori, intelektualki ere, kulturala da, ez da

619

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!