26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gorabeherak direla medio, are gehiago krisiak eta gizarte aldaketa

bizkorrak burutzen diren uneetan. Tentsioak eta adostasun ezak oso

arruntak dira etengabeko eraldaketan barneraturik dagoen gizartean. Hala

eta guztiz, egia da eragile sozial batzuek partekatutako habitusak, bizi

baldintza berberen emaitza izatean, egoera objektiboei egokituriko

jokamoldeak sortzeko joera izan ohi duela berez, hau da, habitusak

partekaturiko interes indibidualak asetzeko jokamolde egokiak eragiten

dituela.

Laburbilduz, habitusa ezin da kontzeptu erabat determinista modura

ulertu. Historiaren emaitza izanik, gaitasun sistema ireki gisa hartu behar

da. Esperientzia berriei aurre egin behar izaten die eta, aldi berean,

esperientziek eraldatua agertzen da. Habitusa iraunkorra da, bai, baina ez

aldagaitza. Dena den, ez da harritzekoa jenderik gehienak bere hasierako

habitusari egokituriko baldintzak aurkitzea gizartean, gizakiak euren

gaitasunak berresten dituzten esperientzien bila ari direlako. Izatez,

habitusa lehentasunen egitura sortzailez osaturik dago; egitura horiek

gorpuztu dute gizartea gizakiaren baitan, eta horiexek eratu dute gizaki

sozializatua. Hartara, habitusa aktibatzeko zain legokeen malguki gisa ikusi

daiteke. Alta, esparruaren egitura eta estimuluen arabera, habitus berberak

era askotako praktikak, areago, praktika kontrajarriak, sortu ditzake.

2.2. Mundu sozial espezifikoari lotutako interesa

La cultura surge en forma de juego (…) En este juego la comunidad expresa su

interpretación de la vida y el mundo (Huizinga, 1972: 63).

Arestian esan dugun moduan, habitusak —alegia, esparru sozial

bateko eragileen gaitasun, pertzeptzio eta balorazio eskemen multzoak—

144

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!