26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.1. Interpretazio markoen azterketa. Aurrekariak

Gizarte Mugimendu Berrien ikusmoldea Europan garatu da batik bat.

Halaz ere, Estatu Batuetan egindako hainbat ekarpen teoriko garrantzitsuak

izan dira ildoa osatzeko. Arestian esan den moduan, egiturazko

kausalitatearekin batera ideiek eta kultura prozesuek egungo mugimenduen

eraketan izan duten eragina azpimarratu du gizarte mugimenduen europar

paradigmak. Bigarren alderdi horretan sakondu nahi izan dute, hain zuzen

ere, Estatu Batuetan landu diren “egintza kolektiboaren erreferentzi

markoen” azterketek. Izan ere, neurri batean, gaur egun gizarte

mugimenduen analisian diharduten ildo teoriko nagusi guztiek onartu dute

dagoeneko egintza kolektiboaren oinarrian dauden funts kulturalen eta

lanketa ideologikoaren garrantzia eta ezinbestekotasuna. 146

Gizarte mugimenduen azterketari dagokionez, “marko”

kontzeptuaren lehen aipamena Gamson, Fireman eta Rytinak 147 egin zuten,

egintza kolektiboa suspertzen duten “bidegabekeriaren edo injustiziaren

markoez” hitz egitean. Geroztik, laurogei eta laurogeita hamargarren

hamarraldietan zehar, Snow, Benford eta Huntek modu sistematikoan

jorratu dute ideia, eta eragin handia lortu dute mugimenduen azterketa

esparruan. Oro har, denek hartzen dute Erving Goffmanen “frame”

kontzeptua abiapuntu gisa (Goffman, 1986).

146 Onarpen horrek lehenago baztertuta geratu ziren ikuspegi teorikoen ekarpenak

atzera ikustea ere ekarri du. Gusfieldek, esaterako, Jokabide Kolektiboaren eta Masa

Gizartearen Teorien berrikusketa egin du, eta teoria horiek gizarte mugimenduei buruz

eskaini zuten azterketa kulturala azpimarratu du (Gusfield, 1994). Ildo berean aritu da

E. Laraña ere (Laraña, 1996). Johnstonek eta Klandermansek, bestalde, gizarte

mugimenduei buruzko ikusmolde kulturalaren azterketa bilduma bat argituratu zuten

(Johnston eta Klandermans (arg.), 1995).

147 Ikus W. Gamson, B. Fireman eta S. Rytina (1982): Encounters with Unjust

Authority. Dorsey Press. Homewood.

359

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!