26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ekimena zapuztu egin zen. Bestalde, euskal nazionalismoa minoritarioa

izatean, Nafarroako Foru Erkidegoan autonomiaren kudeatzaile politikoek

bultzaturiko instituzionalizazioak ez du inolako alderdi zalantzagarririk

eduki ez politika orokorrean ezta euskarazko kultura politikari ere

dagokionean; argi eta garbi, euskararen eta euskal kulturaren sustapenaren

aurkakoak izan dira.

Halaz ere, bai Autonomia Erkidegoan bai Foru Erkidegoan, indar

politiko kudeatzaileen barne kontraesanetatik baino gehiago euskal

nazionalismoari lotutako zenbait sektore sozialek —euskal gizartean

gutxiengo esanguratsua osatu duten sektoreek, alegia— eraketa

autonomikoaren aurka garaturiko estrategiatik etorri dira desadostasunak.

Aurkaritza horretan funtsatu dira instituzionalizazio autonomikoaren

inguruan —batez ere haren legitimazioan— sortutako gatazka asko.

Gatazka horiek adierazpen politiko nabarmena izan dute nazionalismo

hegemonikoaren eta ezkerreko nazionalismoaren arteko borroka politiko-

sinbolikoan, bigarrenak ez baitzuen onartu frankismo ostean diseinaturiko

euskal lurraldeen banaketa administratiboa eta estatu soberaniatik

delegaturiko eskuduntza-multzo mugatuaren kudeaketa autonomikoa.

Aitzitik, Espainiako marko juridiko berriaren ukazioak eta haren ondorio

den eraketa autonomikoaren aurkako jarrerak ezaugarritu dute ezkerreko

nazionalismoaren ibilbidea frankismo ostean. Bide beretik jo du ETA

erakundeak ere, nahiz eta azken horren jarduerak frankismoaren garaian

baino askoz deslegitimazio sozial handiagoa jaso duen testuinguru politiko

berrian. Oro har, nazionalismo hegemonikoaren eliteek pragmatismoaren

izenean abian jarri zuten instituzionalizazio autonomikoak aurrez aurre

aurkitu du ezkerreko nazionalismoak bultzatu duen marko politikoaren

deslegitimazio saioa.

552

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!