26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

du euskalgintzak? Euskalgintza, euskararen garapena da gizarte honen desafio

inportanteenetako bat, bai? Zein dira aurkitu ditugun galderak? Eta gure

ikertzaileek, uste dut, hor egin behar dute. Eta nik beti bota izan dut faltan hori:

Jaurlaritzak, iruditzen zait Eusko Jaurlaritzak hizkuntza gaian ez duela inoiz

eduki gauza hauetan irizpiderik. Ordun, ba, alde batetik uste dut badela

irizpideak markatzeko ordua eta, bestetik, ba bueno, ba harremanak biltzeko

ordua, bai unibertsitateko…, joan gizarte erakundeetara eta gizarte erakundeak

etortzea unibertsitatera, eskatzera, galdetzera… (2. Elkarrizketa).

Zenbaiten ustez, euskalgintzaren eta unibertsitatearen arteko

ezagutzazko trukea ikerketaren eta praktiken esparruan gauzatu beharko

litzateke bereziki.

Topiko bat da unibertsitateek behar dutela gizartearekin harremanak izan, ez

harremanak izateagatik, baizikan praktikarako baliagarria izan behar duelako

unibertsitateak gizarteko beharrei erantzuteko. Bainan, teorian hori askotan

esaten baldin badago eta askotan azpimarratzen baldin bada ere, gero praktikan

ez da gehiegi egiten. Erruak non daude? Ba nik uste det erruak egon daitezkeela

toki guztietan, bai unibertsitatean eta bai herrigintzan ere bai. Unibertsitateek

gehiago begiratu beharko lukete herrigintzan dauden gauzak zeintzuk diren,

horiekin harremanak egin eta horiekin lanean jartzeko; eta lanean jartzeko

ikerketa mailan eta, ez bakarrik ikerketa mailan, baizikan praktika mailan ere

bai. Ikerketa maila da errezena, eta gehien egiten dana da maila hortan, baino

praktika mailan ere egin daitezkeen gauzak dire, adibidez, unibertsitatetik kanpo

praktika errealak egiten dira zenbait esparrutan, adibidez ekonomia edo

enpresa esparrutan, egitazko praktika, baino ez dago ohiturarik halako

praktikak egiteko kulturgintzan adibidez, eta badaude zenbat titulazio

kulturgintzarekin zuzenean lotu daitezkeenak, ez bakarrik ikerketa mailan baita

praktika mailan, baina ez da egiten (1. Elkarrizketa).

Halaz ere, akademiko batzuek egiturazko ezintasun bat ikusten dute

egungo unibertsitateek bilgune gisa jardun dezaten eta euskal kulturan eta

euskalgintzan sortutako eskari kognitiboei erantzun egokia eman

diezaieten. Instituzio unibertsitarioan osatu diren botere interesei lotuta,

zehazkiago esanda, esparru horretan diharduten indarren konfigurazioari

lotuta ulertu behar da ezintasun hori.

Euskalgintzan dagoen potentzialidadea izugarria da, izugarria. Eta

potentzialidadea praktikan, ez hipotetiko batean, nik ez dakit zenbat urtetara, ez,

gaur egun, ezta? Hor, lehen aipatu bezela, koordinazioa falta da, bilguneak falta

dira, bueno, horretarako badakizu ekimen batzuk ere abian jarri dira ezta? (…)

648

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!