26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

kulturak, ordea, bateratzaile nahi zuen izan gehienetan. Halatan, estatuak

kultura merkatuaren baterakuntza eragin zuen, bertan zeuden kode guztiak

batuz —mintzairak, legeak, neurriak— eta komunikazio forma guztiak

homogeneizatuz, bereziki idatzizkoak eta burokratikoak.

Geroztik, gizarte errealitatea sortzeko tresna eraginkorrak eskuratu

ahala, gizartea bere neurrira eraiki eta moldatzen ahalegindu da estatua.

Hainbesteraino non, Aro Modernoan gizartea estatuak eratutako

gizartearekin identifikatu den gero eta gehiago (Adibide adierazgarri gisa,

soziologian erabiltzen denean, gizarte estatalarekin parekatzen da gizarte

kontzeptuaren adiera 35 ). Egiazki, zuzenbidea, jardunbide burokratikoak,

eskola egiturak eta gizarte erritualak bide direla, estatuak kulturaren eredu

hegemonikoa sortu baino zerbait gehiago egin du bere bilakeran: hain

zuzen ere, mendekoen buru egiturak egokitu ditu; horrela, partekaturiko

mundu ikuspegi, hautemate printzipio eta pertenentzia molde jakin batzuk

ezarri ditu haien baitan. Beste modu batera esanda, “nazio nortasuna”

deritzan hori sortzen lagundu du, gizarte ordena berriaren oinarria osatzen

duen lotura sendo gisara. 36

Protoestatuen azaleratze unea indarkeriaren eta baliabide

ekonomikoen bilketan zimentatu baldin bazen, osteko estatu jardunbidea

ekoizpen sinbolikora zuzendurik egon da, batik bat. XIX. mendean zehar,

35 Lamo de Espinosak nabarmentzen du soziologiaren paradigma nagusien artean,

alegia, funtzionalismoaren eta marxismoaren artean, betiere egon den oinarrizko

adostasuna: Para unos y otros [marxistas y antimarxistas] los sujetos de la historia

mundial (y, por lo tanto, los objetos privilegiados de la ciencia social) son las nacionesestado,

marco indiscutible de las sociedades, de modo que cuando hablan de

“sociedad” debemos entender (casi) siempre “sociedades estatalmente constituidas”

(Lamo de Espinosa, 2001: 36).

36 Habermasek baiezten du nazioa dela gizarte modernoari dagokion nortasun mota,

jasangarri egiten dizkiolako gizakiari joera biren arteko kontraesanak, hots, estatu

barruko joera unibertsalistak eta hainbat estaturen partikularismoen arteko kontraesanak

(Habermas, 1981b: 29).

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!