26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

erriz, helburuekiko egintza razionalaren oinarria ez errespetatzea egozten

die Chomskyk bere aldetik, horrek baino ez baitu hornitzen “egintza

gizakia” emaitzetarako egokiak diren bitartekoez. Bestela adierazita,

adituen zientziak ez du balio izan, Chomskyren iritziz, bere oinarrian

dauden helburu nobleak burutzeko. 18

Oro har, esan daiteke Weberren ikuspegiaren aplikazioak zeregin

intelektualen zedarripen preskriptiboa dakarrela kulturgilearen azterketara,

idel normatibo moduan kulturgintza esparrura, eta hartara soilki, mugatzen

baititu kulturgilearen jardunak. Interpretaziorik malguenetan ere,

kulturgileak garatu ditzakeen ahalezko funtzio politikoak zeharo murriztuta

agertzen dira. Halaz ere, ez zen Weber izan ikuspegi hori defendatu zuen

bakarra tradizio soziologikoan, nahiz eta berak eman zion jarrera

kulturalistari oinarri filosofiko landua. Durkheimek berak ere uste zuen

intelektuala liburua, hitzaldia eta herri-heziketa lanen bitartez gauzatu

behar dela, “aholkulari” eta “hezitzaile” izateko asmoarekin. Ildo horretan,

intelektuala, Durkheimen arabera, bere garaikideei laguntzeko sortua da —

azken horiek beren ideietan eta sentimenduetan islatu daitezen—, baina

inondik inora ere ez gobernatzeko (Durkheim, 1976: 84). Hainbat eta

hainbat pentsalarik, soziologian eta beste diziplina batzuetan, azpimarratu

dute antzeko ideal normatiboa gaur egun ere.

La mejor manera para el intelectual de cumplir sus responsabilidades, políticas

o de otro tipo, será la de permanecer fiel a la tarea de una intelección clara,

completa y honesta (…) La labor de los teóricos (…) consiste en suministrar

información experta y, quizá, legitimaciones creibles a los programas concretos

del político (Berger, 1979: 20, 24).

Planteamendu horietan guztietan behin eta berriro zehaztu nahi dira

ideien esparruaren eta egintzaren esparruaren arteko mugak. Horretarako,

18 Ikus Benda, 1975; Chomsky, 1971.

59

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!