26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

kognitiboak. Txepetxen teoriaren argitalpenaren ostean mugimenduak

martxan jarritako sozializazio zabalak gaitasun kognitiboak zeuzkan parte-

hartzaileen ezinbesteko jarduna eskatu zuen. Era berean, herri elkarteen

sorrera prozesuak ere, gizarteko talde prestatuen partaidetza utzi zuen

agerian. Batetik, herri elkarteak prestakuntza intelektuala zeukaten taldeen

ekimenez osatu ziren. Bestetik, taldeok “prestigiodun eliteak” baliatu

zituzten osatze unean, eliteek gizartearen aurrean zeukaten “izen ona” —

kapital sinbolikoa— hiztun komunitateari eta mugimenduari berari

transferitu ziezaieten. Halatan, euskalgintza Txepetxen aroaz eta herri

elkarteen aroaz geroztik, inoiz baino gehiago irudikatu da gune kognitibo

gisa, bere oinarrizko parte-hartzaileen ezaugarriei dagokienez ere.

Euskera elkarte bat, ba kasura gure herrikoa, sortzen ari ginen pertsona gutxi

batzuk. Pertsona horiek ezaugarri batzuk bagenituen, eta beste edozeinek egin

zezakeen? Ba igual bai, baina niri oso zaila iruditzen zait hori horrela gertatzea.

Daude hor zirkunstantzia batzuk: inor ez da inpreszindiblea (…) baina osagai

batzuk juntatzen ez badira, nik uste det, ez duela horrek indar nahikoarekin…

(…) Bata zen esperientzia. Bi, zera, oinarri teoriko batzuk, hausnarketarako

bide bat, formazioa, ez dakit, maila kulturala deitu. Edo maila kulturala baino,

gai horren inguruan hausnartzeko eta… jardun bat egin izana. Eta hirugarrena,

nik uste det energia, ez? Nahi izatea, baloreak… Nik uste det, e…, segun zer

pertsona klase zaren, kezka batzuk ez direla sortzen zure barnean, o sea, behar

dutela, ez dakit genetikoa dan, ez dut hainbeste esango, baino, bueno, ba

pertsona batzuk, gai batzuen inguruan aurrera joateko aukerarik ez dute ikusi

izango, eta beste batzuk, berriz, kezka soziala beti izango dute, ezta? Klaro, hori

egon daiteke gauza askorekin lotuta, baina hiru osagai horiek nik uste det

baietz, eh? Energia bat, nahi izate indartsu bat barrenean, esperientzia bat eta

oinarri teoriko batzuk, hausnarketarako joera bat batez ere (5. Elkarrizketa).

Orain arte ikusi denez, euskalgintza historian zehar osatu den gune

kognitibo garrantzitsua izan da; bertan aldaketa soziala —euskararen

berreskurapena— bultzatzeko prest zeuden eragileak bildu dira eta horiek

aldaketara zuzendutako ezagutzazko baliabideak sortu eta moldatu dituzte.

Bestela adierazita, euskalgintzan egintza eta ezagutza uztartu dira.

615

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!