26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ekarri zuen, bereziki bi arrazoirengatik: lehenik, Gipuzkoa, Bizkaia,

Nafarroa eta Arabako herrialdeetan aurretik garatu ziren ekimen isolatuak

plataforma bateratzailean koordinatzea lortu zelako lehen aldiz; bigarrenik,

Euskaltzaindiaren barnean orduantxe sortu zelako Alfabetatze Batzordea,

helburu espezifikotzat zeukana helburu estrategikoak zehaztea eta gai

didaktikoak antolatzea (Iztueta, 1993c: 75-76).

Hizkuntza normalizazioaren barruan kokaturik zegoen

alfabetatzearen azken helburua, prozesua bultzatu zuen Rikardo Arregiren

asmotan, euskara berreskuratzea zen. Horregatik, hurbileko helburuen

artean, bi alfabetatze maila zeuden jarrita: batetik, oinarrizko mailak

irakurketa eta idazketaren erabilera zuzenerako gutxienezko gaitasuna

lortzea zeukan xedetzat; bestetik, bigarren maila, alegia, maila akademiko

eta landua, hizkuntzaren modernizazioa lortzera zuzenduta zegoen.

Horretarako, euskaraz dibulgazioko saiakerak, itzulpenak eta literatura

lanak argitaratuko zituen argitaletxea sortzea aurreikusten zen. Asmo horri

erantzuteko helburuarekin gauzatu ziren, hain zuzen, lehen argitaletxeak

1969az gero, hala nola Lur, Irakur Sail, Gordailu, eta abar.

Alfabetatze zereginetan parte hartutako gizarte eragileak zehazteko

orduan, Iztuetak hiru bereizten ditu. Maila desberdinetan jardun zuten

arren, hasieran isolatua zen hezkuntza fenomenoa gertakari kolektibo

bihurtzeko prozesuan eragina izan zuten, bere ustez (Iztueta, 1993c: 76-77).

Lehenik, 1960az geroztik, nazionalismo iraultzailea gizarteratzearekin

batera sortu zen dinamika politiko-soziala eta kulturala aipatzen du. Izan

ere, aurreko hamarraldian era isolatu eta mugatuan agertutako kultura

berpiztearen lehen urratsak, 60koan, adierazpen asko zituen herri

mugimendu sendo bilakatu ziren (ikastolak, bertsolaritza, literatura eta

euskal kanta berria, argitalpenak eta abar). Alfabetatze eta

523

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!