26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

“historizatzeak” halabeharrez eskatzen du betiereko intelektualaren mitoa

bazterrean uztea, hots, intelektualeria esentziala eta denboraz kanpokoaren

ideia saihestea (Schlesinger, 1987: 19). Kulturgilea historian kokatzean,

besteak beste, bertan behera geratzen da betiko dohain naturalak dauzkan

gizaki apartaren ikuspegia. Bestalde, ikusmolde historikoak zentzuz

hornitzen ditu era guztietako kulturgileen ideal normatiboak —eredu

kulturalistak, politikoak, eta abar— horietako bakoitzak toki, garai eta talde

sozial jakinen barnean hartu baitu bere esanahia.

Kulturaren esparruaren ikerketan eragozpen epistemologiko handiak

aurkitzen ditu kulturgileak. Eragozpen horiek ez dira agortzen goian aipatu

den zentzu historikoa hautematean. Ulerkuntzarako oztopoak kulturgileak

aztergai daukan errealitateak ikertzailea bera barnean hartzen duen heinean

hezurmamitzen dira. Izan ere, kulturgileak kultura eragile gisa duen posizio

sozialean badago erantsitako alderdi bat guztiz inkontzientea dena. Horiek

horrela, kulturgileari bere jardunaren ikerketa oztopatzen dion trabarik

handiena intelektual izaerarekin daukan lotura bera da, hots, beste

intelektualekin partekatzen duen sineste multzoa. Horren ondorio izan ohi

da, azken batean, mundu sozialean intelektualak daukan kokapen

paradoxikoa. Aldi berean epaile eta epaitu, azterketa egile eta azterketan

inplikatu izan behar duenean, intelektualari zaila egiten zaio kulturaren

jabetzak dakartzan pribilegio- eta botere-harremanen barruan bere burua

kokatzea.

Ildo horretatik, ez da ahaztu behar kulturaren esparrua ere gizarte

esparrua dela. Esparru horren barnean, gizarteko beste edozein arlotan

bezalaxe, kontzientziatik at geratutako sinesteak sustraitzen dira.

Kulturaren unibertsoan, hortaz, kulturari buruzko sen oneko ezagutzaren

ikuspuntuak egiten dira nagusi bere kideen artean. Horregatik,

73

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!