26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Structure) eskaini zion mugimendu kulturalari. Hegoaldean, estatuaren

administrazio gune nagusiak euskal nazionalismoaren kontroletik at

bazeuden ere, ez zen gauza bera gertatu hainbat erakunde lokaletan —

udaletxe zein diputazioetan—. Horrela, euskal nazionalismoa sendotu zen

neurrian, indar-koerlazio mesedegarriez baliatuz, proiektu berriak bideratu

izan ahal ziren politikan nahiz kulturan. Hazkunde horren eragina

nabarmena izan zen kultura eremuan, bereziki indar nazionalista

hegemonikoa izan zen instituzioetan. Adibide modura, 1917ko Bizkaiko

Diputazio hauteskundeetan nazionalismoa irabazle izan ondoren, aurrera

atera ziren egitasmo kultural garrantzitsuak: hezkuntza mailakoak —Auzo-

eskolen antolakuntza bultzatu zen— eta hizkuntzaren garapenari

zegozkionak, besteak beste —abian jarri zen Eusko Ikaskuntza sortzeko

prozesua—.

1.1.1. Hizkuntza kontzientziaren sorrera eta hizkuntzari buruzko

lehen teorizazio nazionalista. Campion eta Arana.

Pizkunde kulturalak bi gune geografiko eta kronologikotan erakutsi

zituen bere emaitzarik interesgarrienak. Guneetariko bat Nafarroan kokatu

zen, bestea Bizkaian —zehazkiago esanda, Bilbon—. Lehenengoa Arturo

Campionen buruzagitzapeko Asociación Euskara de Nabarra elkartearen

inguruan bildutako intelektualek osatu zuten. Bigarrena, Arana buru zuen

mugimendu etnonazionalistaren barnean elkarturiko kulturgile eta

politikariek. Gune horiek hizkuntzaren eta kulturaren inguruko jorraketa-

ildo desberdinak ekarri zituzten.

Lopez Adanen ustetan, nafar kulturgileen artean lehen aranisten

gainetik dagoen kalitate zientifikoa eta literarioa aurkitu daiteke. Bestalde,

478

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!