26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EHUn burututako prozesua, beste unibertsitate batzuetan, Mondragon

Unibertsitatean salbu, ezer gutxi aurreratu delako. Halaz ere, EHUn ez da

euskara gazteleraren parean jarri, ez baitira ikasketa guztiak euskaraz

eskaintzen. Euskal irakasleria ere ez da erdal irakasleriaren tamaina

berekoa izatera iritsi. Euskarazko eskaria gaztelaniazkoari hurbiltzen ari

zaion arren, hizkuntzen arteko eskaintza berdintasuna urrun dago oraindik

lortzetik eta jarraitu egiten du euskararen egoera minorizatuak termino

kuantitatiboetan. Elkarrizketa batzuetan honela irudikatzen da euskararen

mendekotasun egoera unibertsitatean:

Hau erantzun daiteke modu ezberdinetan. Alde batetikan, bat, noraino euskera

integratuta dagoen hizkuntza normala bezela unibertsitatean euskeraz ikasi ahal

izateko edozein gai. Bueno, ba Euskal Herri osoa hartzen baldin badegu, EHU

izeneko kanpotik beste unibertsitateetan euskera ez dago presente, dago

salbuespen gisa, dago presentzia txiki batekin, baino horren txikia da ke ni

ausartuko nintzateke esaten ez dagoela ia ezer, dago unibertsitate ia bakarra,

EHU izenekoa. Eta hor danok dakigu euskeraren presentzia eta espainieraren

presentzia ez direla berdinak. Hori, historikoki, euskeraren presentzia indartzen

joan da ikasle euskaldunaren presentziaren handitzearekin batera. Egun

hauetan, gure unibertsitateko errektoreak esanda dakigu, euskeraz

matrikulatzen diren ikasleak direla % 45 (…) Eta joaten baldin bagera

irakaslego multzora, ikusten degu irakaslego euskaldunak direla, gutxi

gorabehera, heren bat. Orduan hor dago desoreka bat. Orduan, hori da exenplu

bat, baino, badaude beste exenplu batzuk ere bai (1. Elkarrizketa).

Unibersidadeak ari dira atzetik eta gazteek eskatu izan ez balute euskeraz ikasi

nahi dutela ez zen egongo unibersidadean, ez dakit zenbat dagoen, baina

hainbesterainoko eskaintzarik ez (10. Elkarrizketa).

Irakasleria-ikasleria euskaldunen proportzioetan ez ezik euskaraz

eskaintzen diren irakasgaietan ere nabarmenak dira hutsuneak. Aipatu

desoreka hori dela eta, oraindik gaur egun unibertsitate ikasketen zati bat

ezin da euskaraz eskaini Hego Euskal Herriko unibertsitate publikorik

handienean, ezta enborrezko gai guztietan ere. Are gutxiago hautazkoetan.

Bestalde, elkarrizketaturiko kulturgile batek nabarmentzen duenez, dauden

unibertsitateek ez dute beraien ustezko autonomia baliatu euskarazko

643

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!